Carrefourrek euskal produktuak sustatuko ditu Katalunian

Carrefour_BCN1.JPG

2018.eko urriak 05

Carrefourrek Euskal Herriko produktuei eskainitako erakusketa monografiko bat egin du Katalunian dituen hipermerkatuetan. Kanpainak datorren urriaren 20ra arte iraungo du, eta Euskal Herriko 300dik gora produktu erakutsiko dituzten 51 enpresa lokal eta erregionalen partaidetzarekin egingo da.

Kanpainaren inaugurazioan egon dira Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, Bittor Oroz, HAZI Fundazioko zuzendaria, Asier Arrese, Carrefour Euskal Herriko eskualde zuzendari Emilio Muñoz eta Carrefour Kataluniako eskualde zuzendari Jesus Inarejos Milan, besteak beste.

Carrefourren ezaugarrietako bat da bere bezeroei produktu aukera zabala eskaintzea, tartean konpainia nazional handien produktuak zein katea presente dagoeneko eskualdeetako enpresa txiki eta ertainenak.

Konpainiak Euskal Herriko enpresek egindako produktuen ordezkaritza zabal batekin egiten du lan, katearen establezimenduak tokiko produktuez hornituta. Azken urtean, Euskal Herriko 397 enpresarekin eduki ditu harreman komertzialak, harreman horietatik 253 milioi euro baino gehiago eskuratuta.