Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bingen Zupiria sailburua Euskaltzaindiak egunotan Arantzazun antolatu duen Biltzarraren itxiera ekitaldian izan da eta Euskara Batuaren Adierazpena sinatu du, orain 50 urte hasitako bidea babestuz

Euskaltzaindia1.jpg

2018.eko urriak 06

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Euskaltzaindiak egunotan Arantzazun antolatu duen Biltzarraren itxiera ekitaldian izan da. Hitzordu honen helburua da erakundearen 100. urteurrena eta euskara batuaren 50. urtemuga ospatzea. ‘Arantzazutik Mundu Zabalera (1968-2018)’ izenburupean, Biltzarrean euskara eta euskal kulturako ordezkariak bildu dira, bai eta ordezkari politiko eta instituzionalak ere. Eusko Jaularitzak Euskara Batuaren Adierazpena sinatu du gaurko jardunaldian, beste erakunde eta eragilerekin batera.

Itxiera ekitaldian, Andres Urrutia euskaltzainburuak azaldu du nolakoa izan behar duen, bere ustez, Euskaltzaindiak: “Akademia bizia nahi dugu, irekia, zerbitzu emailea eta euskal gizartearekin batera lan egiten duena”.

Ekitaldia amaitu baino lehenago, Zupiria sailburuak, beste erakunde eta eragilerekin batera, Euskara Batuaren Adierazpena sinatu du, Eusko Jaurlaritzaren babesa adieraziz orain 50 urte hasitako bideari.

Informazio gehiago, hemen.