Bingen Zupiria sailburua buru izan da Galiziaren Eguna Euskadin ospakizunean

DSC_0048.JPG

2018.eko ekainak 17

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua buru izan da Galiziaren Eguna Euskadin ospakizunean. Aurten, Laudion izan da ekitaldia eta, Eusko Jaurlaritzaz gain, erakunde ezberdinetako ordezkariak izan dira bertan: Laudioko Udala, Arabako Foru Aldundia eta Galiziako Xunta. Almudena Otaola Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kabinete burua ere izan da, eta Fernando Romay saskibaloi jokalari ohia izan da pregoilaria.

Zupiria sailburuak nabarmendu nahi izan du bere hitzaldian galiziar jatorriko euskal komunitateak Euskadiko gizarteari egin dion ekarpena. “Galiziar jatorriko euskaldunoi esker Galizia ezagutzen eta maitatzen ikasi nuen. Gaur, denok partekatzen dugu Euskadiko historiaren momenturik zoriontsuenetako bat: bakean bizi den lurralde solidario eta aurreratu bat partekatzen dugu. Gutxitan esaten bada ere, leku gutxitan ezagutzen dute Euskadi Galizian bezain ondo, eta leku gutxitan maite gaituzte han bezainbeste, eta hori galiziar jatorriko euskaldunei zor diegu, haiek dira-eta gure enbaxadorerik onenak”.