Bingen Zupiria: "Euskal gizartearen gehiengoaren sostengua izan da hizkuntza politikek izan duten balio handia"

2018.eko martxoak 14

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Onda Vascako ‘Euskadi Hoy’ saioan izan da goizean, eta zuzentzen duen sailaren azken nobedadeez hitz egin du. Euskararen bilakaera eta hizkuntza-eskakizunen inguruan berriki egin den errebisioa gai nagusietako bat izan da. “Denok ikusten dugu euskararen ezagutzak azken urteotan izan duen bilakaera. Euskalduntze politikek aurrera egin dute gizartea euskalduntzen zen heinean, eta politika hauek izan duten balio handia izan da gizartearen gehiengoaren sostengua izan dutela”, azaldu du.

Euskal administrazioetako lanpostu batzuetan egiaztatu behar diren hizkuntza-eskakizunen inguruan egindako analisiaz, adierazi du hainbat urtez zabaldu diren zenbait uste faltsu interesatuak izan direla. “1990. urtean euskal administrazioetako langileen %23 zen euskaraz hitz egiteko gai, neurri handiagotan edo txikiagotan, eta gaur kopuru hori %71tara ailegatzen da, nahiz eta euskal administrazioetako hamar lanpostuetatik lautan hizkuntza-eskakizunik ez den egiaztatu behar”, gehitu du

Kulturaren esparruari dagokienez, Guggenheim Bilbao Museoaren balizko handitzeaz Urdaibain hitz egin du, baita euskal kulturaren egoeraz krisiaren ostean ere. Azkenik, EiTBren erreformaz ere hitz egin du.