Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Bertako produktua eta euskal gastronomia izango dira kaleko protagonista sukaldaritzari buruzko The World´s 50 Best Restaurants ekitaldian

50_Best_Fan_Zone.jpg

2018.eko ekainak 11

Hurrengo ekainaren 19an The World´s 50 Best Restaurants ekitaldia ospatuko da Bilbon. Gastronomiako Oscarrek sukaldaritzaren arloko nazioarteko chef, sukaldari, kritiko, kazetari eta influencer onenak erakarriko ditu.

Ekitaldiaren aurretik, ekainaren 14tik 17ra arte, bertako produktua eta euskal gastronomia izango dira protagonistak Guggenheim Museoko zabaldegian antolatu den Fan Zone gunean.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak, Ikerne Zuluagak, Bizkaiko Foru Aldundiko Turismoaren zuzendariak, Asier Aleak, eta Bilboko Udalako Ekonomi Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko Zinegotziak, Xabier Otxandianok, gaur aurkeztu dute fan zone gastronomiko horretako jarduera-programa; sukalde-tailerrak, dastatze-saioak, showcookingak eta umeentzako ikuskizunak eskainiko ditu programa horrek.

Fan zone eremuan garatzen diren jarduerek balioa eman nahi diote tokiko produktuei eta Euskadiko ekoizleei, NIREA programan aldarrikatzen den gisa. Euskal gizarteak Euskadiko landa- eta itsasertz-ingurunearen garapen iraunkorrarekin duen konpromisoa sustatzea da azken horren helburua. Ekintza txikien garrantzian oinarritzen den programa bat da; izan ere, gure erabaki eta ekintza txikiek eragina dute gure ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-ereduan.

Zuluaga zuzendariak The World's 50 Best Restaurants nazioarteko ekitaldia Bilbon ospatzearen garrantzia azpimarratu du, Euskadiko kalitatezko eta jatorrizko produktuak balioesteko aukera bikaina delako.

Era berean, herritar guztiei gonbidatu zaie programatutako jarduerekin gozatzera eta Euskadiko kalitatezko produktuak dastatzera urte osoan zehar produktuak kontsumitzen jarraitzeko.