Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Berritu egin da Ekoetxea kudeatzeko hitzarmena Azpeitiko Udalarekin (Gobernu Bilera 2018-06-05)

Argitalpen-data: 

logoconsejo.jpg

Gobernu Kontseiluak onartu egin du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Azpeitiko Udalarekin hitzarmena sinatzea, “Ekoetxea Azpeitia” kudeatzeko, Gipuzkoako udalerriko Egibar baserrian.

Horrela, 2020aren amaiera arte pasa den mendeko 80ko hamarkadan, Ingurumeneko Sailburuordetzak baserri historiko hura birgaitu zuenean eta ingurumen-hezkuntza zentro bilakatzea erabaki zenean, bi erakundeen artean hasitako lankidetza luzearekin jarraitzen da. Zentroa 1987an inauguratu zen, “Umeen Museo” izenez.

Ekipamendu hori, Urdaibaikoarekin batera, ingurumen-zentroen sareko (Ekoetxeak) zaharrena da Euskadin, nahiz eta martxan denetik hogeita hamar urteetan ikuspegi tematiko desberdinak izan dituen, betiere ingurumenaren inguruko kontzientziazioaren bueltan.  

Hitzarmen berria Gobernu Programan eta Ingurumeneko IV. Programan jaso diren konpromisoekin bat dator; horien bidez, natura-ingurunearen kalitatea hobetu eta ingurumen-hezkuntzako politikak hobetu nahi dira eta, horrela, “herritarren erantzunkidetasun eraginkorrean aurrera egin, ingurumena babesteko eta kontserbatzeko, Ekoetxeen eginkizun aktiboaren bitartez”. Iñaki Arriola sailburuak eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak sinatuko duten hitzarmenaren arabera, Ingurumen Sailak Udalari 135.000 euroko ekarpena egingo dio, indarraldiko hiru urtean, Ekoetxea martxan egoteko, eta udalerriak bere gain hartuko ditu zentroa mantentzeko eta bertako langileen gastuak.