Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Badatoz berriz Eusko Label eta Euskotren ligak

Tapia_Liga_Euskotren_eta_Euskolabel.jpg

2018.eko ekainak 10

Bizkaia Frontoian eginiko ekitaldiarekin abian jarri da estropada denboraldia eta aurten ere Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailak traineruen ligak babestuko ditu Euskadiko produktu eta zerbitzuak promozionatzeko.

Arantxa Tapia sailburuak azpimarratu duenez apustu sendoa egiten da Eusko Label produktuen alde, Euskotreneko zerbitzuen alde, baina bereziki berdintasunaren alde, aurten emakumezkoen ligak aurrera pauso bate mango duelako gizonezkoen ligarekin parekatzeko bidean.

Hamarkada bat betetzen da Euskotrenek emakumezkoen liga babesteko erabakia hartu zuenetik eta aurten ligaren babesa handituz, gehiago izango dira jokatuko diren jardunaldiak eta emango diren sariak.

Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura sailburuak oso modu positiboan baloratu du estropada ligak promoziorako eskaintzen duen plataforma uda guztian zehar Eusko Labelek eta Euskotrenek ikusgarritasun eta notorietate handia lortzen dutelako.

Uda honetan ere kultura, tradizioa, kirola, produktua eta zerbitzuak bat eginda izango ditugu Eusko Label eta Euskotren ligetan.

+INFO: goo.gl/XejJDQ