Azpiazu sailburuak fiskalitateari buruzko eztabaida monografikoan parte hartu du Legebiltzarrean

2018.eko otsailak 14

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak fiskalitateari buruzko osoko bilkura monografikoan hitz egin du, Legebiltzarreko taldeen mintzaldien ostean. Zerga alorrean lortutako akordioa defendatu du, Gobernu Programan jasotako helburuei erantzuten baitio; zerga-politika hazkunde ekonomikoaren eta enpleguaren zerbitzura jartzea eta oinarrizko zerbitzu publikoak babestea.

Azpiazuk balioan jarri du gaiari dagokionean lortutako adostasun instituzional eta politikoa, herrialdeari “egonkortasuna” emango diolako, "segurtasun eta konfiantzazko ingurunea sustatuko du", ekonomia behar bezala moldatzeko oinarrizko faktoreak, gogorarazi duenez. “Zerga-akordioa beharrezkoa da, solidoa, errealista eta positiboa, euskal gizarteari eta ekonomiari egonkortasuna ematen diolako”, gaineratu du.

Sailburuak adierazi du, gainera, erreforma honen helburua dela Sozietateen Zergaren balantza “orekatzea”, zerga-sistema “justuagoa, modernoagoa eta Europan zergak ordaintzea saihestea ekiditeko estandarren araberakoa izateko”, Euskadik erakargarritasunean eta zerga-bilketan behera egin gabe.

 

Irakurri hitzaldia