Autonomia Erkidegoek elkarlanean sakontzeko borondatea erakutsi dute

WhatsApp_Image_2018-07-21_at_12.17.59.jpeg

2018.eko uztailak 21

“Gorpu Deserosoak” Nazioarteko Kongresuaren azken jardunaldiak Erdidegoetatik bultzatzen diren memoria publikoaren politikak izan ditu hizketagaia, zehazki Nafarroa, Valentzia, Andaluzia eta Eukadin aurrera eramaten ari direnak. Jardunaldi honetan parte hartu dutenak: Álvaro Baraibar, Nafarroako Gobernuko Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendari nagusia; Francisco Javier Giráldez, Andaluziako Juntaren Memoria Demokratikoaren zuzendari nagusia; Eduardo García-Leonardo Tobarra, Valentziako Generalitatearen Erreforma Demokratikoen eta Justizia Irispiderako zerbitzu arduraduna eta Aintzane Ezenarro, Gogoraren zuzendaria, Eusko Jaurlaritzaren Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Institutua.
Aurrera eramaten ari diren ekimenen ikuspegi zabal eta gaurkoa aurkeztu da goizean zehar eta Erkidegoetako ordezkariek haien arteko elkarlanean sakontzeko borontatea eta beharra erakutsi dute.


Kongresua
Kongresua Francisco Etxeberria Medikuntzan Doktoreak eta Lege eta Auzitegi Medikuntzan adituak, eta Francisco Ferrándiz Martín Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluko (CSIC) zientzialari titularrak zuzentzen dute.
Kongresu honen helburua da munduko hainbat lekutan egin diren gorpuak hobietatik ateratzeko prozesuak kritikoki eta elkarren artean alderatuz analizatzea. Testuinguru historiko, politiko eta kultural diferentetan hobi komunetatik gorpuak ateratzeak duen papera alderatuz analisi hau egiteko, kongresuan hainbat arlotako —medikuntza forentsea, antropologia soziala, soziologia, zientzia politikoak, arkeologia, historia eta filologia— ikerketaren esparruko adituek hartuko dute parte. Kongresuan Euskadiko memoriaren inguruko erakundeetako ordezkariek, Espainiako Gobernuko Memoria Historikoko zuzendari nagusiak eta Espainiako erakundeetako beste ordezkari batzuek ere hartzen dute parte.