Astelehenean, ekainaren 18an, EUSKOTRENeko trenbide linea guztietan udako ordutegia indarrean sartuko da

EUSKOTREN.jpg

2018.eko ekainak 14

  • Hondartzetara joan-etorriak errazteko eskaintza egokitzen da
  • Aldaketak ere Usansoloko Ospitalera eta Zamudioko Teknologia Parkera autobusez doazen lantzaderei eragiten die.
  • Herriko jaietan eta bestelako udako ekitaldietan zerbitzu bereziekin osatzen da

 

Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotrenek, datorren astelehenean, ekainaren 18an, tren eta metro zerbitzuetako udako ordutegia abian jarriko du, Usansoloko Ospitalera eta Zamudioko Teknologia Parkera tren-bus zerbitzuak barne.

Udako garaia iristearekin batera, Euskotrenek trenen eskaintza egokituko du udako berezkoak diren joan-etorrien beharrizanak betetzeko. Horrela, trenen ohiko zerbitzua indartu egingo da jende asko joaten den hondartzetara joan-etorriak errazteko. Horrez gain, herriko jaietan eta udako ekitaldietan garraio publikoaren aukerak eskaintzeko zerbitzu bereziak ezarriko dira.

Udako ordutegiaren berrikuntza nagusiak honako hauek dira:

 

TRENA

  • Durango/Ermua – Deba tartean trenen eskaintza gehituko da Debako hondartzara joateko.
  • Atxuri – Durango/Traña eta Durango/Traña – Atxuri zerbitzu zuzenak kendu egingo dira.
  • Bermeo – Atxuri – Bermeo linean zerbitzu zuzenen zati handi bat kendu egingo da eta asteburuetako eta jaiegunetako zerbitzua indartu egingo da trenen maiztasuna 30 minutukoa izanik.
  • Asteburuetan eta jaiegun arratsaldean Zumaia-Amara-Zumaia tartean trenen eskaintza bikoiztu egingo da.
  • Amara – Irun – Amara eta Altza-Amara-Altza tarteak ere asteburuetan eta jaiegunetan arratsaldez indartu egingo dira zerbitzuak 15 minutuz behin eskainiz.
  • Linean ostiral eta jaiegun bezpera guztietan zehar zerbitzua eskainiko da.

 

GASTEIZKO TRANBIA

Gasteizko tranbian ekainaren 25etik aurrera udako zerbitzua indarrean sartuko denez, lanegunetako errefortzua kendu egingo da.

 

BILBOKO TRANBIA

Bilboko tranbiak ere astelehenetik, ekainaren 25etik aurrera udako ordutegia eskainiko du. Egun osoan zehar 15 minutuz behin tranbiekin zerbitzua eskainiko da, lanegunetan zein asteburuetan eta jaiegunetan.

 

Informazio gehiago 944 333 333 telefono zenbakian, www.euskotren.eus, @euskotrenejgv eta Euskotreneko APP ofizialean.