Arrisku biologikoekin lotutako larrialdiak dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Parez-Pare jardunaldiaren gaia

_MG_2270.JPG

2018.eko maiatzak 10

Kriminologiaren Euskal Institutuko (UPV/EHU) Laura Pego ikertzaileak egingo ditu moderatzaile lanak

 

 

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari Malentxo Arruabarrenak Parez-Pare jardunaldietako saioa aurkeztu du, eta oraingoan arrisku biologikoekin lotutako larrialdien ikuspegi ezberdinak izango dira gai nagusia. “Eragile biologikoak ingurune oso ezberdinetan egon litezke, eta horietako batzuek eragiten dituzte, esate baterako, infekzioak, alergiak eta efektu toxiko eta kantzerigenoak. Arrisku biologikoa, beraz, ebaluatu eta kontrolatu egin behar da pertsonen segurtasuna eta osasuna ziurtatzeko”, adierazi du Malentxo Arruabarrenak jardunaldiari hasiera emateko ekitaldian.

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) gizakien ikerketako, animalien esperimentazioko eta agente biologikoekiko ikerketako eta GEOko Etika Batzordeetako  idazkari teknikoak, Mª Jesús Marcos Muñozek parte hartuko du lehenengo mahai-inguruan “Erantzukizuna jokaeran, arrisku biologikoaren aurrean” gaiari buruzko txostenarekin.

 

Ondoren, Osakidetzako larrialdietako Gipuzkoako lurralde-arduradunak, Manuel Artega Gallegok, “Arrisku biologikoetarako esposizio-eremuak: identifikazioa eta ebaluazioa” izango du hizpide bere hitzaldian.

 

Bigarren mahai-inguruaren gaia “Jokaera eta esku-hartzea arrisku biologikoen aurrean: ikuspuntu juridiko-kriminologikoa eta segurtasunaren ikuspuntua” izango da. Horrela, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Penaleko irakasle Emilio José Arnazak “Biosegurtasuna arrisku biologikoen aurrean: ikuspuntu juridiko-penala” gaia azalduko du eta José Fernández Lamas ertzainak “Jokaera arrisku biologikoen aurrean” gaia.

 

Kriminologiaren Euskal Institutuko (UPV/EHU) Laura Pego ikertzaileak egingo ditu moderatzaile-lanak Parez-Pare jardunaldi honetan.