Andrés Zearretak eta Izaskun Urienek sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeari buruzko jardunaldi bat antolatu dute

2018.eko abenduak 04

Funtzio Publikoko sailburuorde Andrés Zearretak eta Lan Harremanen zuzendari Izaskun Urienek administrazio publikoetan sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena zelan prebenitzeari eta jarduketa protokoloei buruzko sentsibilizazio jardunaldi baten parte hartu dute.

Ekitaldia Lakuako Euskaldun Berria Aretoan izan da eta administrazio orokorreko eta haren erakunde autonomoetako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I.Planaren esparruan kokatzen da. Plan horrek aurreikusten dituen ardatzetako bat da sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutakoa prebenitzeko eta esku-hartzeko protokolo bat eratzea. Datorren urtean, 2019an, landuko da protokolo hori.