Aitziber Atorrasagasti Kultura Sustatzeko zuzendariak euskal arte eszenikoak babestu ditu Fira Tàrrega azokan

Argitalpen-data: 

Aitziber Atorrasagasti, Firan izan diren zenbait konpainiarekin: Markeline, Hortzmuga, Zirkozaurre, Pez Limbo, Doos Kolektibo eta Lasala.

Aitziber Atorrasagasti Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria Fira Tàrrega arte eszenikoen azokan dago asteburu honetan zehar. Han, urtero bezala, Eusko Jaurlaritzak euskal eszenaren erakusleiho izango den stand bat jarri du, ‘Escena Vasca’ izenpean. Horrez gain, Lasala dantza garaikideko konpainiak hartuko du parte azokan, eta bi lan aurkeztuko ditu: Microclimate eta Female.

Lasala dantza konpainia 2013tik ari da egungo estetika duen hizkuntza fisikoa sortzeko ikerketa lanetan. Nazioarteko hainbat jaialditan saritua, Fira Tàrregan aurkeztuko dituzten bi lanek kontenplazioaren plazerrera gonbita egiten dute emozioen bitartez.

Fira Tàrrega nazioarteko topaketa eta eztabaida gunea da. Arte eszenikoen dinamizazioa du helburu, konpainien nazioartekotzeari ateak zabaltzeko.