Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aitziber Atorrasagasti Kultura Sustatzeko zuzendaria aurtengo Kaleka jaialdiaren aurkezpenean izan da

Argitalpen-data: 

Kaleka01.jpg

Aitziber Atorrasagasti Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria Kaleka jaialdiaren aurkezpenean izan da gaur. Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiak 22 kolektibo eta konpainia izango ditu aurten, Euskal Herria, Katalunia, Madril, Extremadura, Alacant, Andaluzia, Holanda, Frantzia, Danimarka eta Portugaletik etorriak.

Uztailaren 19tik 22ra bitartean, kale antzerkian zehar izango diren 28 ekintzez gozatzeko aukera izango da aurtengo edizioan, horien artean antzerki fisikoak, objektu-antzerkia, maskarak, zirku garaikidea, clown-ak, ehun-sorkuntza, dantza garaikidea, funanbulismoa, aireko dantza eta pirotekniarekin lotuta dauden ikuskizunak aurkituko ditugu. Guzti horiek Lekeitio toki publikoetan edota espazio berezietan kokatuko dira.

Jaialdiak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa du.

Informazio gehiago, esteka honetan.