800.000 " tinko nazioartekotuta dauden ETE-ak babesteko laguntzetarako. SAKONDU programa (Gobernu Bilera 2018-02-20)

logoconsejo.jpg

2018.eko otsailak 20

Eusko Jaurlaritzak 800.000 € bideratuko ditu tinko nazioartekotuta dauden ETEei laguntzeko SAKONDU programaren bidez, nazioartekotzeko aukera berriei erantzuteko bereziki aproposa den une honetan.

Eusko Jaurlaritzak 2017-2020 Enpresa Nazioartekotzeko Plana aurkeztu berri du, eta horrek indartu egiten ditu balio erantsiko zerbitzuak eta erakunde integratuagoari ematen dio bide. Basque Trade and Investment-ek Gobernuaren eta Spriren zerbitzuak jasoko ditu, eta nazioartekotze-tresnak kudeatuko ditu; horretarako, 94,1 MM euroko inbertsioa egingo du, nagusiki enpresentzako, giza kapitalaren prestakuntzarako eta kanpo-sarea finkatzeko laguntzetara bideratua.  

Esparru horretan, SAKONDU programari esker, erakunde onuradun izan ahalko dira Euskal Autonomia Erkidegoan finkatuta dauden edo ekoizpen-instalazioa bertan duten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak), indarrean dagoen plan estrategikoa edo nazioartekotze-plana dutenak, jarduera esportatzailea beren fakturazio osoaren % 50etik gorakoa dutenak eta fakturazioa esportatutako guztiaren % 10etik beherakoa duten merkatuetan posizio lehiakorra hobetu nahi dutenak.

Erakunde interesdunek eskabideak urriaren 31ra arte aurkeztu ahalko dituzte; horretarako, baliabide elektronikoak baino ezingo dituzte erabili, www.euskadi.eus bidez.

SAKONDUren azken helburua EAEn fikatuta dauden enpresen lehiakortasunaren hobekuntza sustatzea da, nazioarteko jardueran sakonduz. Laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntza publikoen arabera antolatzen dira; horien bidez, balio erantsiko zerbitzuen erabilera sustatu nahi da, kanpo-merkatuetan hobeto sar daitezen.