3,5 milioi euro udal haur eskolen mantenurako (Gobernu Bilera 2018-11-20)

fotoconsejo.jpg

2018.eko azaroak 20

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, 2018-19 ikasturtean 0 eta 3 urte arteko umeentzako haur eskolen titular diren toki korporazioei diru-laguntzak ematen dizkien Agindua onartu du. Hezkuntza Sailak 3,5 milioi euro bideratzen ditu deialdi honetara, eta diru-laguntzak aipaturiko haur eskola horiek mantentzeko kostuak finantzatzeko laguntza gisa emango dira, izan ere, haur eskola hauek eskaintzen duten zerbitzua funtsezkoa gertatzen baita euskal familia askorentzat, familia bizitza eta lan bizitza bateragarri egin ahal izateko.

Hezkuntza Sailak eta Euskadiko Udalek –laguntza hauek xede dituzten haur-eskolen titular badira, beti ere-, lankidetza-hitzarmenak garatuko dituzte deialdi hau egoki kudeatzeko. Diru-laguntza hauen helburua da kostuak murriztea batetik, eta zero eta hiru urte arteko haurrentzako udal-titulartasuneko haur-eskolen gaur egungo eskaintza sendotzea, bestetik. Era berean, ahaztu ezin den beste helburu bat da ikasleei kalitatezko hezkuntza eskaintzea ere, hezkuntza-maila horiei dagozkien gaitasunak eta ezagutzak jasotzea ahalbidetuko dien hezkuntza. Udal bakoitzak jasoko duen ekarpen ekonomikoa, bere titulartasuneko haur-eskoletan okupatutako plazen arabera zehaztuko da.

Euskadin, euren titulartasuneko 17 haur-eskola dituzten 13 udalerri daude egun. Haur-eskola hauek ez daudenez Haurreskolak Partzuergora bildurik, diru-laguntza hauen onuradun izan daitezke.