Azken eguneratzea: 2018/02/02

3.486 pertsona onartu dira Ertzaintzaren 27. sustapenaren hautaketa-prozesurako

promo.jpg

Izena emateko epea pasa den asteazkenean amaitu zen

Guztira, 3.486 onartu egon dira, gizon eta emakumeak, Ertzaintzaren 27. sustapenaren hautaketa-prozesuan parte hartzekoEskaintzen diren 300 plazetara jotzeko izena emateko epea pasa den abenduaren 18an ireki zen, iragarkia EHAAn argitaratu ondoren, eta pasa den asteazkeneko, urtarrilaren 31ko, 00:00etan itxi zen.Hautaketa-proben zikloa otsailaren 24an hasiko da; egun horretarako egingo zaie dei hautagaiei, Barakaldoko BECen lehen azterketak egiteko.

Guztira, bi sexuetako 3.486 gazteren eskabidea onartu da Ertzaintzaren 27. Sustapenerako hautaketa-prozesuan parte hartzeko. Izena eman dutenen % 74 (2.572) gizona da, eta % 26 (914), emakumea.

Izena eman duten pertsona gehienak Bizkaitik datoz (% 57), gero Gipuzkoatik (% 25) eta, ondoren, Arabatik (% 14); gainerako % 5a beste jatorri geografiko batzuetatik dator, bereziki, Kantabriatik, Nafarroatik, Burgosetik eta Errioxatik.

Euskararen ezagutza dela eta, egiaztapen-azterketa egitea aukeratzen dutenen zifra ezagutzeko zain, onartu direnen % 50 inguruk egiaztatuta du hizkuntzaren ezagutza-maila bat.

Lehenengo probak, otsailaren 24an, BECen

Hautaketa-proben prozesua otsailaren 24ko goizeko zortzi eta erdietan hasiko da, Barakaldoko BECen; bertan, hautagaiak lehen probarako deituko dira. Ariketa Euskal Autonomia Erkidegoko edozein hizkuntza ofizialetan egin ahalko da.

Lehiaketa-fasean, merezimendu gisa balioetsiko dira titulazio eta diploma ofizialak, bai eta beste hizkuntza batzuen ezagutzak ere, besteak beste, ingelesarena, frantsesarena eta alemanarena.

Euskararen ezagutza gehienez 55 punturekin balioetsiko da Europako Kontseiluak onetsitako Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren B2 maila egiaztatuta duten pertsonentzat, eta gehienez 20 punturekin, B1 maila dutenentzat. Euskararen ezagutza egiaztatzeko, borondatezko proba bat edo batzuk egingo dira. Titulazio baliokideak dituztenei, puntuak esleituko zaizkie, eta ez dituzte aurreko atalean aurreikusitako probak egin behar izango.

Sarbide-proba guztiak gainditzen dituzten pertsonak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren prestakuntza-ikastarora igaroko dira eta, hura gaindituta, unitateetako praktika-aldira, Ertzaintzaren barruan prestakuntza integrala izateko egokienak irizten diren zentro edo bulegoeta.