Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

2030erako Euskadiko jasangarritasunerako hezkuntza estrategia (Gobernu Bilera 2018-06-05)

Argitalpen-data: 

logoconsejo.jpg

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak Gobernu Kontseiluari 2030erako Euskadiko Jasangarritasunerako Hezkuntza Estrategiaren onespenaren berri eman dio; horren bidez, euskal gizarte bidezkoagoa eta jasangarriagoa lortu ahal izateko hezkuntza eraldatzailea garatzeko euskarriak finkatu nahi dira. Praktikan eta eragile guztien arteko lankidetzan oinarritzen den jarduketa-gida izan nahi du, euskal herritarrak jasangarritasunaren kultura eraikitzen inplikarazteko.

Estrategia bost urteko hiru ekintza-planen bidez garatuko da, 4.161.000 euroko aurrekontuarekin, eta indarraldian zehar banatuko dira

4 helburu proposatzen ditu lehentasunezko jardun-ardatz gisa: ekintzarako hezkuntza; hezitzaile, prestatzaile eta aldaketarako beste eragile batzuen gaitasunaren loratzea; gazteen gaikuntza eta ahalduntzea; eta jasangarritasunerako ingurune hezitzaile gisa hiri eta herrien sustapena. Helburu horiek betetzeko, 9 jardun-ildo jarriko dira martxan, eta horiek 27 ekintza izango dituzte.

Jardun-ildoak

  • Hezkuntza-eremuetan jasangarritasunerako hezkuntza-arloko eragile dinamizatzaile eta berritzaileen eginkizuna sustatzea.
  • Ekintzarako ikaskuntza helburu duten metodologia berritzaile eta integratzaileak sustatzea.
  • Jasangarritasunerako hezkuntzan lan egiten duten eragileen sarean lankidetzan oinarritzen den lanari bide ematea.
  • Hezitzaileei ikaskuntzaren eta aldaketaren bideratzaile izateko gaikuntza ematea.
  • Hezkuntzaz bestelako sektoreetako aldaketa-eragileei gaikuntza ematea.
  • Unibertsitateak eta lanbide-heziketako zentroek jasangarritasunaren arloan gazteak ahalduntzeko plataforma gisa duten eginkizunaren balioa nabarmentzea.
  • Ekintzaren bidez jasangarritasunaren arloko gaikuntza eta ikaskuntza sustatzea.
  • Tokiko21 Agenda eta Eskolako 21 Agenda programen arteko koordinazioa sendotu eta haren balioa nabarmentzea.
  • Tokiko eragileek sustatu eta garatutako jasangarritasunerako hezkuntza-jarduerak sustatu eta dinamizatzea.