Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

2,1 milioi euro garapen jasangarria sustatzeko toki erakundeentzako laguntzetarako (Gobernu Bilera 2018-06-05)

Argitalpen-data: 

logoconsejo.jpg

Gobernu Kontseiluak onartu egin du Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren, Iñaki Arriolaren, agindua; horren bidez, garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-erakunde batzuei, tokiko erakunde autonomoei, toki-garapeneko agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta deialdia ezartzen dira.  Aginduak honako diru-laguntza ildo hauek aurreikusten ditu:

a) Lurzoru kutsatuak: lurzoruaren kalitatea ikertzeko, prebenitzeko eta berreskuratzeko lanak sustatzen dituzten ekintzak.

b) Klima-aldaketa: EAEn isuriak arintzeko (berotegi-efektuko gasen isuri garbiak murriztea) eta egokitzeko (klima-aldaketaren eraginak murrizteko plangintza) ekintzak.

c) Natura-ondarea eta biodibertsitatea: EAEko biodibertsitatea eta geodibertsitatea kontserbatzea, berrezartzea edo hobetzea sustatzeko ekintzak.

d) Ekonomia zirkularra: hondakinak sortzea prebenitzeko ekintzak, nagusiki elikagai-hondakinak eta biohondakina.

e) Jasangarritasunerako hezkuntza: Tokiko Agenda 21en eta Eskola Agenda 21en arteko koordinazioa sustatzen duten ekintzak.

Deialdirako aurrekontu-zuzkidura 2,16 milioi eurokoa da, eta honela banatzen da:

  • 600.000 euro lurzoru kutsatuen ildorako
  • 600.000 euro klima-aldaketaren ildorako
  • 450.000 euro natura-ondarearen eta biodibertsitatearen ildorako
  • 250.000 euro ekonomia zirkularraren ildorako
  • 260.000 euro jasangarritasunerako hezkuntzaren ildorako

Eskabideak aurkezteko epea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindua argitaratu eta biharamunetik irailaren 14ra arte egongo da irekita. Eskabideak baliabide elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira hemen: https://www.euskadi.eus/agrupacion_servicios/2018/herrijasangarriak/y22-izapide/es

https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2018/herrijasangarriak/y22-izapide/eu