Zupiria sailburua 'Bermeoko bista obraren aurkezpenean izan da, Bilboko Arte Ederren Museoan

Bermeo_1.jpg

2017.eko uztailak 12

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Bilboko Arte Ederren Museoan izan da, Luis Paret y Alcázar artistaren (Madril, 1746 - 1799) 'Bermeoko bista' obraren aurkezpenean, 1783koa. José Luis Várez Fisaren oinordekoei erosi die Museoak koadroa. Ordainketa egiteko, mailegu bat eskatu du –finantza kosturik gabe, BBKren babesari esker–, eta datozen urteetan ordainduko da mailegua, Museoaren Lagunen ekarpenen bidez.

Obra hau, XVIII. mendeko Espainiako pinturako maisulan handietakoa ez ezik, Euskadiko herri baten lehen irudi moderno eta hertsiki artistikoa dela esan daiteke.

Bilduma horretan daude, lehendik, Bilboko Arenalaren bista, 1783-1784koa; Baserritarren eszena (zatia), 1786koa; Hondarribiko bista (zatia), 1786koa; Maitasunaren garaipena gerraren aurrean, 1784koa; Ama Birjina Haurrarekin eta Santiago Nagusiarekin, 1786koa; Jainko Artzaina, 1782koa; eta, orain, Bermeoko bista eskuratu berria, 1783koa.