Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Argitalpen-data: 2017/09/18

Banatu ditugu Vitoria-Gasteizko 2017ko Magialdirako sarrera bikoitzak

Hauentzat izan dira:

  • Irailaren 16koa: Aritz Alonso Cordoba eta Markel Saenz de Ugarte Balza
  • Irailaren 17koa: Jon Iturrioz Karkokli eta Nora Cunha Aragon

Gazte-txartelak, Magialdiaren eskutik, 2017ko Magialdiaren magia-galetarako sarrera bikoitzak zozkatuko ditu.

Ezin bizkorragoak izango diren zazpi egun horietan Arabako hiriburuko kaleak, antzokiak, erakusleihoak eta bestelako txokoak ilusionismoz beteko dira.


Zer zozkatzen dugu?

  • Irailaren 16an (18:00etan) Vitoria-Gasteizko Principal Antzokian egingo den Eszenako Magiaren Nazioarteko Galarako 2 sarrera bikoitz.
  • Irailaren 17an (18:00etan) Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian egingo den Hurbileko Magiaren Nazioarteko Galarako 2 sarrera bikoitz. 

Nola har dezakezu parte?

Bete ezazu ondorengo  formularioa zure datuekin eta esaguzu zer ikuskizunetara joan nahi zenukeen (azken eguna irailaren 14a izango da)

Sarrerak non eta noiz jaso behar dira?

Gala egingo den esparruko leihatilan, NANa eta Gazte-txartela erakutsita, gala ospatuko den egunean bertan.

Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak zera adierazi nahi du, Gazte-txartelak bere zozketetan eta lehiaketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak onartzen direla.

Magialdia 2014 logoa


Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago