Argitalpen-data: 2017/04/24

UDALTOPen izena emateko epea ostiralean, apirilak 24, ixten da

Topaketa Lasarte-Orian izango da, 2017ko maiatzaren 11n eta 12an  

Datorren ostiralean, hilak 28, itxiko da Udaltop udaletako euskara zerbitzuen topaketan izena emateko epea; topaketa jarraitzeko interesa daukazuen guztiek astebeteko epea izango duzue bertan izena emateko.

Aurten hizkuntza ohiturak aldatzeko esperientziak eta ikerketak izango ditugu hizpide, Aterako gara euskal herritarrok hizkuntzaren armairutik? Nola uztartu gizartearen aktibazioa eta hizkuntza ohituren aldaketa? izenburupean.

Jardunaldia Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean egingo da, 2017ko maiatzaren 11n eta 12an. Hauxe osatu dugun egitaraua.

Matrikulazioa www.udaltop.eus webgunean egin behar da, izen-ematea atalean. Prezioa 65 € da –osteguneko bazkaria barne–.

Jarrai gaitzazu

Gogoratu Udaltopen albisteak jasotzeko, webguneaz gain, beste hiru aukera dituzuela: