Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak hitzarmena sinatu du merkataritza-ganberekin merkataritza elektronikoa sustatzeko (Gobernu Bilera 2017-09-19)

fotoconsejo.jpg

2017.eko irailak 19

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak prestakuntzako eta aholkularitza teknologikoko programa garatuko du txikizkako saltokientzat. Horretarako, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako merkataritza-ganberekin merkataritza elektronikoren arloko programa bat sustatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako saltokiei zuzenduta. 

Lehenengo fasean programaren berri emango da eta txikizkako saltokiak erakarriko dira marketin jardueren eta programa hedatzeko ekintzen bidez, harik eta programan parte hartuko duten saltokiak hautatu arte.   

Hortik aurrera, hurrengo etapan, prestakuntzako eta tutorizazioko jarduerak egingo dira negozioen eta horiek kudeatzen dituzten pertsonen digitalizazio-mailara egokituta, eta aholkularitza teknologikoa eskainiko da eta aplikazioak ezarriko dira. Azkenik, merkataritza elektronikoa ezartzeko prozesuaren faseen arabera, (ezarpena, optimizazioa eta sare sozialetan eta kanpoko webetan sendotzea), diseinatutako soluzioak ezarriko dira.  

Programara 1.100.000 euro bideratu dira. 2015ean eta 2016an 1.188 saltokik jo zuten "comercioelectronico.eus" Programara; gehienak ehun-gaiekin eta osagarriekin lan egiten dutenak, eta ondoren etxeko ekipamendua eta elikagaiak saltzen dituztenak.