Tapiak zibersegurtasuneko Donostia Cyber Sec_Conference kongresua itxi du

2017.eko maiatzak 18

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren sailburuak, Arantxa Tapiak zibersegurtasuneko Donostia Cyber Sec_Conference kongresua itxi du gaur Donostian:

Internet erabilera masiboak aldaketa handiak ekarri ditu eta enpresetan zibersegurtasunaren kultura barneratzeko unea iritsi da. Ezin dugu segurtasun fisikoa soilik babestu.

Zibersegurtasun neurriak hartzerakoan, enpresa handi, ertain eta txikiek batera aurrera egin behar dute. Esparru honetan ezta ere, ezinezkoa da bi abiaduretan mugitzea.

Zibersegurtasunaren unea da, beharrezkoa, eta aurreko egunetan gertatutakoarekin argi dago ezin dugula atzean geratu, kontrakoa baizik.