Tapiak oso positibotzat jo du epaileak Vicrilaren erosketa onartu izana

2017.eko abuztuak 09

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak oso positibotzat jo du konkurtso-epaileak oniritzia eman izana Gestiber-ek Vicrila erosteari. Erabaki horrek ia lantalde osoa mantentzea ekarriko duen eragiketa ixten du. Tapiak adierazi du oso albiste ona dela eta, orain, proiektua “bideragarria" izateko lan egin beharko dela.


Radio Nacional – RNE irratiak egindako elkarrizketan, Frantziako Gobernuak Hendaia eta Baiona arteko trenbidean obrak hasteko erabakiari buruz ere hitz egin du sailburuak. "Irakurketa positiboa da", Tapiaren iritziz, trazadura hori "bazter utzita" baitzegoen eta trenbidea berritzeak trenbidearen baldintzak, abiadura eta kalitatea hobetzea ekarriko baitu.