Tapiak Lekeitio bisitatu du, kostaldeko udalerriko proiektu nagusiak aztertzeko

2017.eko abuztuak 02

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak Lekeitioko udalerrian martxan diren edo abiatzear diren proiektu esanguratsuenetako batzuk bisitatu ditu gaur, berak zuzentzen duen Sailak diruz lagundutako egitasmoen berri bertatik bertara jakiteko. Eusko Jaurlaritzak eta Lekeitioko Udalak orain arteko lankidetzari eutsiko diote modu horretara; izan ere, kostaldeko herriak hainbat proiekturi ekingo dio aurki garapena eta azpiegiturak hobetzeko. Koldo Goitia lagun, Arantxa Tapia sailburuak, Antonio Aiz Garraio sailburuordeak eta Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak arrantza-portua eta Arrantzale Kofradia bisitatu dituzte eta Santa Katalina pasealekuko obren bilakaera egiaztatu dute bertatik bertara.