Tapia sailburua SER irratiko "La Ventana" saioan elkarrizketatua izan da

2017.eko otsailak 15

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak, Arantxa Tapiak, Brexitaren ondorioz sortu den egoeraren inguruko gogoeta egin du SER irratiko La Ventana saioan, eta momentu zehatz honetan Londresen ofizina komertzial berri bat irekitzea benetan aproposa dela baieztatu du.

Erreforma fiskalaren proposamena ere aztergai izan dute, eta Tapiak baieztatu du “behin 2014ko erreformaren datuak ezagutzen ditugunean, hauek aztertuta, ze pausu eman behar diren baloratuko da”, helburua nagusia herritarrentzako zerbitzuak bermatzea eta ekonomiaren erreaktibazioa izan behar duelarik.

Garraio-azpiegiturei buruz ere aritu da, Bilboko 4 eta 5 metro lineei dagokionez, behin 3. Linea apirila honetan martxan ipintzen delarik, Gobernu akordioan jasotzen den moduan, linea ferrobiario berrien planifikazioarekin jarraituko dela argitu du. Vitoria-Gasteizeko tranbiari dagokionez, baieztatu du Unibertsitateetara hedapena 2019ko udararako aurreikusten dela.

Azkenik, Armentiako putzuaz ere jardun da, eta Tapia sailburuak baieztatu du explorazio lanean ari dela eta “ez dela inolako extrakzio konbentzionalik egongo, ingurugiro alorreko deklarazio eta baimen guztiak eduki eta berme guztiak bete ezean”.