Tapia: "hazkundea badago, baina krisiaren ondorioei aurre egin behar diegu"

2017.eko abuztuak 10

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak esan duenez, “gauzak hobeto doaz” ekonomiari begira, baina “horrek ez du esan nahi arazoak ez ditugunik”. Gaur Euskadi Irratian izandako elkarrizketan, Arantxa Tapiak Europar Batzordeak azken urteetako balantze ekonomikoaren inguruan aritu da. Sailburuak aipatu du hazkundea hainbat sektoretan badagoela, “baita Euskadin ere”, baina “horrek ez du esan nahi arazoak amaitu direnik”. Honen harira, ondorioak kudeatu behar ditugula gehitu du sailburuak.

Ildo honetan, Tapiak enpresa jabeena eta langileena denaren ideiari heldu dio. “Sinesten baldin badugu enpresa denena dela” eta irabaziak badaude eta emaitza onak baldin badira, horiek langileekin partekatu behar direla aipatu du sailburuak. Halere, zuhurtziaz aritu da soldaten igoera orokortzearen inguruan, izan ere, zenbait enpresa arazoetan daudelako edo inbertsioei aurre egin behar dietelako.

Turismoaren kontrako erasoen inguruan galdetuta, zentsurik ez dutela esan du Tapia sailburuak: “egileek ez dute herri hau ordezkatzen”. Tapiak gogoratu du Turismo Legea EH Bildurekin adostu zela, jasangarritasuna zuela bete jomuga bezala eta erregulazioak lantzen ari direla. “Sektorea lanean ari da eta errespetua zor zaio”. 2Herriaren irudia jokoan” dagoela esan du Tapiak.