Argitalpen-data: 2017/02/21

Otsailak 22: Emakume eta gizonen soldata-berdintasunaren aldeko eguna

Lanaldi osoan lan egiten duten gizon eta emakume gazteen soldaten arteko aldea 100 eurokoa baino handiagoa da

GGEBren logoaazteen Euskal Behatokiak Euskadiko gizon eta emakume gazteen soldaten arteko aldeak daudela adierazi nahi du. Aurkezten dituen datuak “Gazteak eta enplegua Euskadin 2015” ikerketan kaleratu ditu. Ikerketa hori behatokiak berak egin du 30 urtetik beherako ia 1400 gaztek erantzun duten inkesta bat oinarri hartuta.

Euskal Autonomia Erkidegoan 16 eta 29 urte bitarteko gazte okupatuek 1000 euro inguru irabazten dituzte, batez beste, hilean (zehazki, 996 euro), gazteek beraiek emandako erantzunen arabera.

Gizon gazteek emakume gazteek baino gehiago irabazten dute: batez beste 1125 euro irabazten dituzte gizonek, eta 867 euro emakumeek. Kontuan izan behar da lanaldi partzialean lan egiten dutela gaur egun emakume gazteen ia erdiek (emakume gazte okupatuen % 48,9k; gizonen kasuan, aldiz, % 22,1ek), eta lanaldi osoan lan egiten dutenen erdia irabazten dutela, batez beste, lanaldi partzialean lan egiten dutenek. Baina, hori al da emakumeek gizonek baino soldata apalagoak izatearen arrazoi bakarra? Galdera horri erantzuteko, lanaldi osoan lan egiten duten gizonen eta emakumeen soldatak konparatu ditugu, eta, egoera horretan ere, emakumeek baino gehiago irabazten dute gizonek: 1242 euro irabazten dituzte gizon gazteek eta 1119 euro emakume gazteek.

gazte okupatuen soldata, sexu eta lanaldiaren arabera

Ezin da esan, beraz, emakumeen artean lanaldi partzialen ehunekoa handiagoa izatea denik soldata-diferentzia horren arrazoi bakarra.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebooken logoa   Twitterren logoa