Oraina gainditzen duen akordio globala

IMG_2558.JPG

2017.eko irailak 19

“ORAINA GAINDITZEN DUEN AKORDIO GLOBALA”

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburua, Itziar Agirre Ogasuneko sailburuordearekin batera, agertu da Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen aurrean, joan den uztailaren 19ko Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoan sinatutako akordioen berri emateko. Akordioari buruz aditzera eman du “oraina gainditzen duen akordio globala” dela.

Hauek dira lortu diren eta administrazio guztiek sinatu dituzten akordioak:
1. Euskal Autonomia Erkidegoko Kontzertu Ekonomikoaren aldaketa.
2. Euskal Autonomia Erkidegoko kupoaren metodologia, 2017-2021 bosturterako.
3. 2016rako finantza-konpentsazioak eta behin betiko kupo likidoa.
4. 2016rako politika aktiboei buruzko behin betiko balorazioa.
5. 2017rako behin-behineko finantza-konpentsazioak.
6. Sektore elektrikoaren gaineko zergen ondoriozko konpentsazioa.
7. 2017rako politika aktiboei buruzko behin-behineko balorazioa.
8. Euskal Autonomia Erkidegoaren 2017-2018ko Ekonomia eta Finantza Plana.
9. 2018-2020ko Aurrekontu Egonkortasuneko eta Zor Publikoko helburuak.
10. FATCA prozeduraren berrespena.

11. Lantalde baten sorrera, telekomunikazioko, irrati-difusioko edo telebistako zerbitzuei eta bide elektronikoz egindako zerbitzuei aplika dakiekeen erregimenaren kontzertaziorako.

Ondorio gisa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuak 3 mezu hauek nabarmendu ditu:

1. AKORDIO GLOBAL HANDIA. Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren uztaileko akordioak benetan garrantzizkoak dira, eta joan den maiatzeko Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren akordioekin batera, akordio global handia osatzen dute Euskadirentzat.
2. AUTOGOBERNUA SENDOTZEA. Akordioak euskal erakunde guztiak indartzen ditu, eta bilketa-ahalmena gehitzen du, baita zerga-arloko jardun-esparrua ere.
3. FINANTZA ETA ZERGA EGONKORTASUNA. Finantza-horizonte egonkorra eta garbia adostu da hurrengo bost urteetarako, gutxienez. Horrez gain, Kontzertu Ekonomikoa eguneratuko da, zergen arloko gure kudeaketarako eta bilketarako ahalmen zabalduekin eta hobetuekin.

 

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 19a.