Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Badaukagu Instagrameko argazki lehiaketaren irabazlea!

Argitalpen-data: 

Hauxe da bere izena: Olatz Sanchez Meruelo.
Eta berton eskumatara ikus dezakezu bere argazkia.
Gainontzeko argazkiak ere ikus ditzakezu hemen.  
 

Urrian zehar, Gazte-txartela erabiltzen duzun bakoitzean, ohiko abantailez gozatzeaz gain, sekulako saria irabazteko aukera izango duzu!

Gazte-txarteldunok ditugun abantailak mundu guztiak ezagutu ditzan argazki lehiaketa antolatu dugu Instagram-en. Egizu argazki bat txartela erabiltzen duzun bakoitzean, bidai txartelak eskuratzerakoan, zineman, erosketetan, aterpetxeetan… eta hartu parte!

Saria: Astebete Port Aventura-ra zuk nahi duzunarekin!

Lehiaketako irabazlea Port Aventura-ra joango da Eroski Bidaiak-en eskutik. Sariaren barne daude bi lagunentzako 8 eguneko (7 gau) egonaldia Costa Dauradan pentsio erdian (alojamendua, gosaria eta afaria) eta egun baterako parkerako sarrerak. Saria 2018an erabili ahal izango da baina ez tarte hauetan: uztailaren 11tik irailaren 15era, martxoaren 26tik apirilaren 8ra eta abenduaren 20tik 31ra.

Nola hartu dezakezu parte?

  • Lehiaketa urriaren 2tik azaroaren 2ra egongo da indarrean (biak barne).
  • Gazte-txartelaren titularra izan behar zara. Oraindik Gazte-txartelik ez baduzu, eska ezazu!
  • Argazkia zuk zeuk egina izan behar du lehiaketa martxan dagoen epean (ezin dituzu argazki zaharragoak erabili).
  • Argazkia zure Instagram profilera igo behar duzu honako bi traola hauek erabiliz: #gaztetxartela eta #erabili duzun tokiaren izena. Nahi dituzun irudi guztiak igo ditzakezu.
  • Parte hartu ahal izateko Gazteaukera-ren Instagram-eko jarraitzaile izan behar zara. Hau da gure profila.
  • Gogoratu argazkian gu etiketatzen (@gazteaukera). Gazte-txartela erabili duzun tokiak Instagram-eko profila izan ezkero, etiketatu baita ere!
  • Lehiaketa honetan parte hartu ezkero, testuak, argazkiak eta bideoak argitaratzeko baldintza hauek onartzen dituzu.

Nola aukeratuko dugu argazki irabazlea?

Epaimahaiak aurreko baldintza guztiak betetzen dituzten argazkien artean konposizio, originaltasun eta bestelako balorazio-arrazoi kontutan izanik irudi irabazle bat hautatuko du. Jarraian Gazteaukera irabazlearekin harremanetan ipiniko da Instagram-eko barne-mezularitza zerbitzua erabiliz izen-abizenak eta NAN zenbakia eskatu eta saria nola jaso adierazteko.

Irabazlearekin harremanetan ipini ostean, bere izena eta argazkia argitaratuko dugu gure sare sozialetan eta webgunean.

Gogoan izan: Mantendu irekia zure Instagram-eko profila. Horrela, lehiaketa irabazi ezkero, barne-mezularitza bidez zurekin harremanetan ipini ahal izango gara.


Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei aplikatzen dizkien baldintza orokorrak bere osotasunean onartzen dituzula suposatzen du.


Eroski Bidaiak logoa


Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago