Nekazaritza ekologikoa nekazaritzaren garapen iraunkorraren estrategiaren parte gisa

DSC01233.jpg

2017.eko ekainak 26

Ekoizpen ekologikoaren zientzia eta berrikuntza” ikastaroa ekainaren 26 eta 27an egingo da Agurainen

Kudeaketa agroekologikorako ikerketaren eta prozedura zientifikoen aurrerapenak aurkeztuko dira, nekazaritzako ekoizpenean zein abeltzaintzan

Ikastaroa Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzak antolatu du, NEIKER-Tecnaliarekin lankidetzan

Nekazaritza ekologikoa izango da, nekazaritzaren garapen iraunkorraren estrategia den heinean, “Ekoizpen ekologikoaren zientzia eta berrikuntza” ikastaroaren ardatza, ekainaren 26 eta 17an, Agurainen, EHU/UPVko Udako Ikastaroen XXVI. edizioaren barruan. Ikastaroa Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzak antolatu du, NEIKER-Tecnaliarekin lankidetzan, eta nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren ekoizpenaren gaineko ikerketaren aurrerapenak aurkeztuko dira.

Ekoizpen ekologikoa, azken urteotan, hazten ari da, bai landutako azalerari dagokionez, bai ekoizle eta elaboratzaile kopuruari dagokionez, eta sistema konbentzionalaren aurrean alternatiba gisa planteatzen den nekazaritza eta abeltzaintzako sistema bihurtu da, sistema produktibo bat bilatuz non ez den ingurumen toxikorik egongo, eta ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko berdintasun harremanak bilatuko diren, eta elikadura osasungarri baterako lehengai egokiak bultzatuko. Halaber, aukera ontzat jotzen da klima aldaketa arintzen laguntzeari dagokionez.

Aitzitik, oraindik ez dira zehatz ezagutzen landare ekoizpenari zuzenean eragiten dioten prozesu eta harreman biologiko asko, ezta landareak patogenoekin duen harremana ere.

Abeltzaintzaren eremuan, abeltzaintza ekologikoaren parametroen pean hazitako animalien osasunaren dagokionez, kudeaketa konplexua da, eta gutxi dakigu abeltzaintzako produktu ekologikoen eta konbentzionalen artean kalitatean dauden alde handiei buruz.

Halaber, arazoak daude tokiko aldaerak erabiltzeko aukerei dagokienez, eta ez dago hobekuntza genetikorako sistema berezirik, agrosistemei ongi egokitutako aldaera berriak sortzeko. Kalitateko haziak ekoizteko eta nekazaritza ekologikoan modu berezian kudeatzeko arazoak zamatzen ari dira ekoizpenaren sistema orokorra, eta ez dira erantzuten ari ekoizleek planteatutako eskakizunei, arazo teknikoak edo komertzialak daudelako.

Ikastaroan garatzen ari diren lan zientifikoak aurkeztuko dira,, nekazaritzako kudeaketari buruzko zalantzak argitzeko, ekoizpen ekologikoen produktibitatea eta errentagarritasuna hobetzeko. Berrikuntza eta zientzia izan behar dira nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan substantzia toxikorik gabeko etorkizun bat segurtatzeko tresnak, eta, aldi berean, giza guztiontzako behar besteko elikagai ere segurtatzeko.

Ikastaroak, halaber, publiko orokorraren interesa bereganatu nahi du ekoizpen ekologikoari lotutako alderdi zientifikoen inguruan. Ekonomia zirkularra, iraunkortasuna, merkaturatze zirkuitu laburrak eta horrelako kontzeptuak ezin dira ulertu elikagaiak ekoizteko egiturarekin batera ez badago estrategia produktiboak eta errentagarriak garatuko dituen ezagutzarik gabe.

Nekazaritza Ekologikoari buruzko datuak Euskadin

Nekazaritza ekologikoaren azalera Euskal Autonomi Erkidegoan 2008aren amaieran 1.350,51 Hk erregistratutakoak ziran, zeintzuk modu nahiko orekatuan banatzen dira: Araba pisu kuantitatibo handiena duen probintzia da (AEAko azalera osoaren %36,9), hurbiletik Gipuzkoak jarraitzen diolarik (%36,3), eta urrunago Bizkaia (26,7%).

Banaketa, laborantza ekologikoaren motaren arabera, larre, belardi eta bazkak gailentzen dira bezteen gainetik (azalera ekologiko guztiaren %58,3), zerealak, lekaleak eta beste batzuk (%14,7), mahatsa (%7,6) eta frutak (%7,5) jarraitzen dituzte distantzia handiagoarekin.

Lurraldeen banaketari dagokionez; Araban zerealak, lekaleak eta beste batzuk lantzen dira (%38,5), eta Bizkaian eta Gipuzkoan belardi, larre eta bazkaren nagusitasuna nabaria da (%85 eta %55, hurrenez hurren).

Ekoizpen ekologikoak Euskadin garapen mugatua bizi izan du Europako beste eskualde batzuekin konparatuz. Handituz doan, gizartearen interesa produktu eta kontsumo ekologikoaren inguruan kontuan izanik, Eusko jaurlaritzak FOPE (Ekoizpen Ekologikoaren Sustapenerako Egitasmoa) abiarazi zuen.

FOPE Egitasmoaren helburuak

Operadore-kopurua 600ra arte handitu eta 200ra arte eraldatzailearenak (Egun 389 eta 125 daude hurrenez hurren)

Kontsumoaren kuota bikoiztu (Une honetan %1ekoa da)

Nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen den nekazaritza azalera bikoiztu (%1,1%tik %2,2%ra).

Ikerketa eta prestakuntza hildoak zabaldu eta sendotu EAEan