Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Argitalpen-data: 2017/09/22

Mokozabal ugari igaro dira Txingudiko Paduretatik

TELEFONOA: (+34) 943 619 389 HELBIDE ELEKTRONIKOA: txingudi@euskadi.eus www.euskadi.net/txingudi

Platalea leucorodia mokozabalaren igarotzea nabarmena izan da Bidasoa Beherako estuarioan. Ondorengoa adierazgarri: lehengo astelehenean, irailak 18, 1600 ale baino gehiago pasa ziren hegan zonaldetik, seguruenik, inoiz Txingudiko paduretan egun bakar batean jaso den kopururik handiena. Hau, batik bat, Europa mendebaldeko (Herbehereak, Alemania eta Frantzia) populazioen ugaltze muineko kolonien suspertzearen ondorio da. Espezie honen eztei ondorengo migrazioak daraman denboran dagoeneko 4000 indibiduo inguru iragan dira.

Txingudiko paduretan eta Kantauriko beste estuarioetan aurki ditzakegun aleak batik bat Herbehereetan kokaturiko kumatze kolonietatik datoz eta Senegaleko zein Mauritaniako kostaldera doaz, 4000 kilometrotik gorako bidaia eginez.

Berriz ere, nabarmen geratzen da Txingudiren garrantzia migrazio bideko atseden- eta elikatze-leku gisa.

Argazkia: José Manuel Grandío