Miguel Ángel Blancori Ermuan egin zaion omenaldian parte hartu du Eusko Jaurlaritzak

2017.eko uztailak 11

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriola eta Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia, Ermuako Udalak antolatuta Miguel Ángel Blancori egin zaion omenaldi eta aitortza ekitaldian izan dira, haren hilketaren 20. urteurrenean. 

San Pelaio parkean egin da ekitaldia, terrorismoaren biktimei eskainitako eskulturaren ondoan, eta Ermuako alkate Carlos Totorikak eta José María Calleja kazetariak esku hartu dute bertan. Legebiltzarreko talde politiko guztiak ere bertan izan dira.

Miguel Ángel Blanco, Ermuako Udaleko PPko zinegotzia, ETAko kideek 1997ko uztailaren 10ean bahitu eta hil egin zuten ondoren.