Metroaren hiru lineak etengabe arituko dira Bilboko Aste Nagusiaren 9 egun eta 9 gauetan

linea3.jpg

2017.eko abuztuak 17

Larunbata eta hurrengo igandea bitartean (abuztuak 19 - abuztuak 27), egunean 24 orduz egongo dira martxan Metroren 1, 2 eta 3 lineak.

Beste urtebetez, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du jaiak ahalik eta ondoen gozatzea ahalbidetzeko. Aurten, asmo horrekin bat egin du Euskotrenek ere, 3. Linearen operadore den heinean. Lurrazpikoa egunean 24 orduz arituko da, Aste Nagusiak iraungo dituen bederatzi egunetan.

Unitateen maiztasuna desberdina izango da egunean zehar. Eskaera handiagoa dagoen egun eta orduetan izango da eskaintzarik handiena. Ordu-tarte eta ibilbide bakoitzean trenen ordutegi eta maiztasunei buruzko informazio zehatza eskuratzeko, geltokietan eta enpresa bien webguneetan ordutegiak kontsultatzea komeni da: www.metrobilbao.eus “hurrengo trenak” atalean, 1. eta 2. Lineei dagokienean, eta www.euskotren.eus zein Euskotren-en APPan, 3. Lineari dagokionean.

Aholkuak

  • Su artifizialak: Su artifizialak ikusteko metroa jende askok erabiltzen duenez, ibilbide hori aldez aurretik egitea komeni da. Horrela, pilaketak saihestuko dira. Bestalde, barik txartelak kargatzea ere gomendatzen dugu.
  • Heliozko puxikak: Era berean, gogorarazi nahi dizuegu, segurtasunagatik, debekatuta dagoela metro-instalazioetara helio/hidrogenozko puxikekin sartzea.
  • Kontzertuak Europa Parkean: Europa Parkeko kontzertuetara joateko, Basarrate eta Santutxu (1. eta 2. Lineak) eta Txurdinaga (3. Linea) geltokiak erabiltzea komeni da.

Aste Nagusi osoan, bezeroei mesedez eskatzen diegu geltokietako langileen aginduak une guztietan bete ditzatela.

 

EUSKOTRENEK BILBOKO ASTE NAGUSIAN ZEHAR GAUEKO TRENEN ETA TRANBIEN ZERBITZU BEREZIA ESKAINIKO DU

 

TRENA

Tren bereziek linea guztiak indartuko dituzte eta horrekin Aste Nagusiko gauetan zehar joan-etorrien beharrizanak bete nahi dira eta alboko herrietan bizi diren pertsonei jai lasai batzuk gozatzeko aukera ematea.

Ohiko eskaintza osatuko duten tren bereziek, hiritarrei zerbitzua emango diete ia eguneko 24 ordutan zehar.

3. Linean gau guztietan zehar hamar minutuko maiztasunak ezarriko dira.

Gau guztietan Kukullaga/Etxebarri-Lezama (Txorierri) linean, igandean, abuztuaren 27an izan ezik, norabide bietan orduro trenak ibiliko dira.

Bermeo-Atxuri (Urdaibai) linean ordu birik behin gauez trenak eskainiko dira. Amorebieta eta Atxuri arteko zerbitzua ere areagotuko da.

Azkenik, Matiko – Durango – Elgoibar arteko ibilbidea indartzeko zerbitzu bat eskainiko da, eta gau osoan zehar tren bereziak egongo dira 19:30etik 7:30era arte.

Jende pilaketak ekiditeko eta zerbitzu erosoago bat eskaini ahal izateko Euskotrenek Barik, BAT edo Mugi txartelak erabiltzea gomendatzen ditu edo bestela joan-etorriko bi bidaia-txartel erosi itzultzerakoan ilarak ekiditeko.

 

BILBOKO TRANBIA

Bilboko tranbia Aste Nagusian zehar 22 orduz zirkulazioan ibiliko da. Jaiegun horietan, tranbia zerbitzua egun osoan zehar ibiliko da eta su artifizialak botatzen dituztenean bakarrik etengo da. Jaien egitarauaren arabera ere hainbat mozketa partzialak burutuko dira. Abuztuaren 20an San Mamesen  partidua bukatu ondoren zerbitzua moztuko da ere kaleratze segurua bermatzeko.

Atxuri eta Pio Baroja geralekuen artean kokatutako tartean, tranbia bakarrik 17:10era arte gutxi gorabehera ibiliko da. Mozketa honek zerbitzu hasieran zenbait egunetan eragina izango du.

Egun guztietan honako mozketa burutuko da Su Artifizialak direla eta:

  • Azken zerbitzua: 
    • Pío Barojatik: 22:06
    • La Casillatik:  22:26
  • Zerbitzua berriro hasi, gutxi gorabehera ordu bat geroago.
    • Uribitarte 23:07
    • Pio Baroja 23:16, 23:26
    • La Casilla 23:26, 23:36, 23:46

Eta egun guztietan, gaueko zerbitzu bereziak ere ezarriko dira 15 minuturik behin:

  • La Casilla – Pio 23:56, 0:11, 0:26, 0:41,…….,  4:26 (27an 1:26ra arte)
  • Pio – La Casilla 23:36, 23:51, 0:06, 0:21,…….., 5:06 (27an 2:06ra arte)

Astean zehar burutuko diren mozketei buruzko informazio guztia jasotzeko  944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete bezeroek Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileekin zerbitzatutako geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean, @euskotrenEJGV twitter gunean eta Euskotreneko APP ofizialean.