Metroaren 3. linearen lanak zirela eta jarrita zegoen Gaseko Ibarreko itxidura kendu du ETSk

Parque_Etxebarria.jpg

2017.eko uztailak 21

Euskal Trenbide Sareak Etxebarria Parkean Gaseko Ibarra izenez ezagutzen den lekuan zegoen itxidura kendu du gaur. Azken urteetan inguru hori okupatuta egon da, Bilboko Metroaren 3. Lineako lanak zirela eta. Hesiak kendu ondoren, inguru horrek espazio publiko erabilera berreskuratuko du, herritarren gozamenerako.

Joan den apirilean inauguratu zen Bilboko metroko linea berriaren lanek iraun duten bitartean, Etxebarria Parkeko gune mugatua kamioiak obretara sartzeko eta bertatik irteteko erabili izan da, eta baita materialak metatzeko ere. Lanak amaitu ondoren, Euskadiko trenbide administratzaileak leheneratu egin ditu okupatutako 5.720 metro karratuak.

Inguru hori lehengoratzeko lanetan aurrekoa baino lurzoru modernoagoa instalatu da jolas anitzetarako pistan. Horrez gain, zazpi fitness aparatu jarri dira bertan. Inguru hori ireki ondoren, Etxebarria Parkearen behealdeak Gaseko Ibarreko biztanleentzako aisiarako gune garrantzitsua berreskuratuko du. Garai batean Bilboko Aste Nagusiko agertoki enblematikoenetakoa izan zen.

Jolas gunearen ondoan txabola bat eraiki da, berdez margotutakoa, paisaian hobeto integratzeko. 3. Lineako tuneletako baten larrialdietako irteera da. Arautegiak, kilometro batetik gorako tuneletan ebakuaziorako galeriak egitera behartzen du. Eta tarte horretan, gertueneko bi geltokien arteko distantzia mila metro baino gehiagokoa da, hain zuzen ere.