Merkataritza-banaketa dinamizatzeko bekak (Gobernu Bilera 2017-07-04)

logoconsejo.jpg

2017.eko uztailak 04

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak merkataritza-banaketaren dinamizatzaileak gaitzeko beken deialdia egin du. Berritasun gisa, Merkataritzako zuzendaritzak zabaldu egin die beka horietara heltzeko aukera Lanbide Heziketako ikasleei, orain arte unibertsitate-tituludunei bakarrik zuzentzen baitzitzaien. 

Beraz, deialdia ondokoei zuzenduta dago: goi-mailako unibertsitate-tituludunak, lehentasunez Gizarte Zientzietakoak –merkataritzaren edo enpresaren eremua– edo Soziologiakoak, eta goi-mailako teknikari tituludunak, Marketin eta Publizitatekoak edo Salmenten eta Merkataritza Guneen Kudeaketakoak. 

Beka honek 180 orduko prestakuntza-ikastaro bat eta praktikak hartzen ditu barnean, lehentasunez Merkataritzaren Dinamizazio Bulegoetan eta merkataritza-banaketaren eremuarekin zerikusia duten enpresetan edo erakundeetan, Euskadin kokatutakoetan. 

Praktiketan, merkataritzako aholkularitza teknikoaren funtzioei lotutako jarduerak eta merkataritza-enpresa txikien oraingo edo etorkizuneko jarduna hobetzen lagunduko duten ekintzak garatuko dituzte. 

Bekak lehiaketa-prozedura bidez ebatziko dira eta 525.000,00 €-ko aurrekontua dute.