Marine Energy Week kongresuaren III. edizioa hasiko da

mar_energy.jpg

2017.eko martxoak 28

Marine Energy Week itsas energia berriztagarriei buruzko kongresuaren hirugarren edizioa, bi urtean behin energia eolikoaren eta itsas energiaren Europako industria biltzen duena, bihar, martxoaren 29, asteazkena, hasiko da.

Irekiera-txostena Giles Dicksonek eskainiko du; WindEurope energia eolikoaren Europako elkarte nagusiaren zuzendari exekutiboa da, eta energia eolikoaren industrian eta merkatuan eta energia- eta klima-politiken eremuan aditu ospetsuenetakoa da. Ekitaldia antolatzen duten enpresen (Energiaren Euskal Erakundea, Tecnalia eta BEC) arduradun nagusiak ere egongo dira, baita Xabier Viteri ere, Iberdrolako energia berriztagarrien negozio-zuzendaria; Iberdrola ekitaldiaren babesle nagusia da, eta orain arte Europan eraiki diren itsas parke eoliko garrantzitsuenetako batzuk ditu.

Marine Energy Week kongresuaren zifren arabera, guztira 46 txostengile aditu izango dira, energia eolikoaren eta itsas energiaren enpresa ospetsuenetakoak, 500 parte-hartzaile inguru, eta munduko enpresarik garrantzitsuenek hartuko dute parte, hala nola: Iberdrola, Gamesa, Adwen, General Electric, Alstom, Siemens Wind Power eta Sorensen, besteak beste.

Hirugarren edizio honekin ekitaldi hau itsas energia berriztagarrien Europako esparruan hitzordu saihestezin bihurtu da; txostengileek oso maila handia dute, eta itsas energien garapenean munduko enpresa nagusietako kideak bertaratuko dira kongresura.

Elkarrizketak hitzartzeko:

Arantzazu Zugasti

630.585.613

Imanol Zenborain

638.458.042