"Lions Club Bilbao" elkarteak Eusko Jaurlaritzak egin duen ibilbidea eta Euskadi sozialago eta berdintasunezkoago bat lortzeko agertu duen konpromisoa saritu ditu

lions_club_2.jpg

2017.eko abenduak 18

Josu Erkorekak eta Pedro Azpiazuk jaso dute saria elkartearen 50. urteurrena ospatzeko ekitaldian 

Eusko Jaurlaritzaren Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkorekak eta Ogasun eta Ekonomiako Sailburu Pedro Azpiazuk jaso dute gaur arratsaldean “Lions Club Bilbao” elkarteak Eusko Jaurlaritzari Euskadi sozialago eta berdintasunezkoago bat eraikitzeko egindako lanagatik eman dion saria.

Eusko Jaurlaritzak bere ibilbide eta konpromisoagatik jaso duen saria “Lions Club Bilbao” elkarteko ohorezko presidente Marian Lópezek eman du, elkartearen 50. urteurrena ospatzeko ekitaldian.

Ekitaldi horretan bertan, “Salvamento Marítimo” elkartearen, Guggenheim Museoaren, Athletic Klubaren, “Legión 501 de Star Wars” elkartearen, Casilda Iturrizarren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren lana saritu da. Halaber, Bilboko alkate ohi Iñaki Azkuna eta Anabella Dominguez omendu dira.  

LIONS CLUB BILBAO

Lions Club Fundazioa 1917. urtean sortu zen Ameriketako Estatu Batuetan, eta 1967an eratu zen “Lions Club Bilbao” elkartea Bizkaiko hiriburuan, inguruko kolektibo eta pertsona behartsuei laguntzeko helburuarekin. 50 urteko ibilbidean, dozenaka proiektutan lagundu du.