Lankidetza hitzarmena, Estatistikako Institutu Nazionalaren eta Euskal Estatistika Erakundearen artekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde eremuan 2016ko etxegabeentzako arreta zentroei buruzko inkesta egiteko (Gobernu Bilera 2017-06-13)

logoconsejo.jpg

2017.eko ekainak 13

Estatuak eta Euskal Autonomia Erkidegoak interes komuna dute etxegabeentzako arreta-zentroetako ezaugarrien eta gizarte-bazterketaren ezagutzan aurrera egiteko. Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan errealitate horren ikerketan jarduera publikoa koordinatzea egokia dela uste da. 

Helburu horiek 2016ko etxegabeentzako arreta-zentroei buruzko inkestaren bidez bete nahi dira, 2017-2020 Estatistika Plan Nazionalean –urriaren hogeita hamaikako 410/2016 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen– jasotako eragiketa estatistikoaren bidez, eta 2014-2017 Euskal Estatistika Planeko Etxegabeentzako Baliabideen Estatistika –azaroaren 13ko 3/2014 Legean jaso da– eragiketaren bidez. 

Ikerketa bakarra egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan; horrela, dagozkien estatistika-planetan aurreikusitako helburuak betetzeko beharrezko informazioa jaso eta, ondorioz, estatistika-eragiketan bikoiztasunik ez egoteko; horrek, gainera, baliabide publikoetan aurreztea ere ekarriko du.

Inkesta etxegabeei, doan edo kopuru txikiaz ordainduz edo lan bat egitearen ordez, ostatu, ostalaritza eta bestelako zerbitzuak ematen dizkieten zentroei zuzenduta dago, eta helburua da zentroen ezaugarriak ezagutzea, besteak beste, eskainitako prestazioak, artatutako herritarrak, finantzaketa-iturriak, giza eta finantza baliabideak eta kaleko esku-hartzea.