Argitalpen-data: 2017/03/24

Lanean dabiltzan gazteen artean behera egin du lana galtzeko edo lan-baldintzak okertzeko arriskuak

Gazteen Euskal Behatokiak Aurrera Begira, Gazteen Aurreikuspenei buruzko adierazleak ikerketaren laugarren edizioa aurkeztu du


Aurrera begira txostenaren portadaAurrera Begira Gazteen Euskal Behatokiak urtero burutzen duen ikerketa da, honako helburu hau izanik: Euskadiko gazteek nola antzematen duten oraina eta, epe laburrean, zeintzuk diren beraien etorkizunerako aurreikuspenak jakitea.

Ikerketa gazteei beraiei telefonoz egindako inkesta batean oinarritzen da. Laugarren edizio honetako landa lana 2016ko azaroan burutu zen, 15 eta 29 urte bitarteko 1512 gaztek erantzun zuten inkesta medio.

Emaitzak 10 adierazletan laburbiltzen dira:

Lehen hiru adierazleek gaur egungo egoeraren balorazioa aztertzen dute ikuspuntu ezberdinetatik: norberarena eta taldearena:

  1. Egungo egoeraren balorazio indizea
  2. Norberaren poztasun indizea
  3. Bizitzaren alderdien balantzea

Jarraian lan aurreikuspenei buruzko lau adierazle aztertu dira:

  1. Lana galtzeko edo baldintzak okertzeko arriskua
  2. Lana aurkitzea aurreikustea
  3. Prestakuntzari lotutako lana izatea aurreikustea
  4. Derrigorrez emigratu beharra aurreikustea

Hurrengo adierazlea, zortzigarrena hain zuzen ere, emantzipazioaren ingurukoa da:

  1. Emantzipazioa zapuztuko dela aurreikustea

Azkenik, etorkizunarekiko aurreikuspenei buruzko bi adierazle aztertu dira:

  1. Gazteen gaitasunekiko konfiantza indizea
  2. Etorkizunarekiko konfiantza indizea

Aurrera Begira 2016 ikerketak honako hau ondorioztatzen du: EAEko gazteek egungo egoerari buruzko ikuspegi baikorra dute, bai eta etorkizunarekiko konfiantza handia ere. Behera egiten du lana galtzeko edo lan-egoera okertzeko arriskuak lan egiten dutenen artean, eta beren ikasketekin lotutako lana lortzeko itxaropenak gora egin du ikasleen artean. Lana lortzeko itxaropenean ez da funtsezko gorakadarik gertatu langabezian daudenen artean, baina derrigorrez emigratu beharko dutelako ustea zertxobait ahuldu da gazte guztien artean.

Aurrera begira: gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak

Aurrera Begira 2016 (pdf, 2 Mb) txostenean honako hau dago eskuragarri:

  • 10 adierazleen emaitzak 2016an, sexuaren, adin taldeen eta lurralde historikoaren arabera.
  • Adierazle bakoitzaren bilakaera, sexuaren, adin taldeen eta lurralde historikoaren arabera.
  • Adierazleen eraikuntzari buruzko informazio metodologikoa.
  • Adierazleak eraikitzeko erabili diren inkestako galdera guztien erantzunak, sexuaren, adin taldeen eta lurralde historikoaren arabera.

Nahi izanez gero laburpena (pdf, 761 kb) kontsulta daiteke; bertan 10 adierazleen emaitza orokorrak eta bilakaera azaltzen dira.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!