LANdhome deialdia, euskal autonomia erkidegora itzulitako euskal profesionalak kontratatzeko enpresei laguntzak ematekoa (Gobernu Bilera 2017-09-05)

fotoconsejo.jpg

2017.eko irailak 05

Eusko Jaurlaritzak LANdhome programa arautu eta deitzen duten laguntzen agindua onartu du. LANdhome programaren helburua da EAEn ezarritako enpresei diru-laguntzak ematea Euskal Autonomia Erkidegora itzulitako euskal profesionalak kontratatzeko. Programa horretara 200.000 euro zuzendu dira. 

LANdhome programa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila buru duela, enpresak nazioartean hedatzeko planaren baitako ekintzetako bat da, eta helburu du nazioarteko esperientzia baten ondoren Euskal Autonomia Erkidegora itzultzen diren profesionalei bertako enpresetan kalitatezko enplegua bermatzea. 

Programaren xedea da EAEko enpresei laguntzea euren antolamendua egokitu dezaten eta kanpoan esperientzia izan duten profesional, zuzendari eta teknikariak itzul daitezen ahalbidetzea. 

Programaren bermeak diru-laguntza publikoetan oinarritzen dira eta helburu dute enpresek kontratatu ahal izatea euren nazioarteko ezaguera egiaztatzen duten profesionalak kontratatzea, dagokion lan-kontratuaren indarraldiko lehen urtean soldata gordinaren kostuaren zati bat estalita. 

Eskabideak 2017ko urriaren 31ko 12:00ak arte aurkeztu ahal izango dira, izapidetze telematikoaren bidez, honako webgune honetan:

http://www.euskadi.eus/nazioartekotzeko-laguntzak-dirulaguntzak/web01-a2lehiar/eu/ 

Programaren laguntzak jaso ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan sozietate-izena duten eta bertan gutxienez ezarleku bat duten enpresek, baldin eta indarrean dagoen nazioartekotze-plan bat badute.