Lanbide Heziketaren Nazioarteko Jardunaldiak Donostian

2017.eko irailak 14

  • Eusko Jaurlaritzak eta Europako Batzordeak elkarrekin antolaturik, Lanbide Heziketa Duala dute ardatz jardunaldiok
  • 2017-2018 ikasturtean, %48 hazi da Euskadin Lanbide Heziketa Dualean ari den ikasleen kopurua, aurreko ikasturtearekiko
  • Heziketa Dualean parte hartzen duten enpresen kopurua ere %38 hazi da, eta mila enpresako kopurua gainditu da
  • Euskadin, Lanbide Heziketa Duala amaitzen duten ikasleen %81,73k lan kontratua sinatzen dute prestakuntza amaitu eta hurrengo egunean

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak Lanbide Heziketaren Nazioarteko Jardunaldiak inauguratu ditu gaur goizez, Donostian. “Aurrerantz” leloarekin, gaur eta bihar (irailaren 14an eta 15ean) burutuko dira jardunaldiok Kursaal Jauregian. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Europako Batzordeak (AEfA- Ikaskuntzarako Itun Europarraren bidez) antolaturik, eta Euskadiren EBeko Ordezkaritzaren laguntzaz, ekitaldiak aurten Lanbide Heziketa Duala du ardatz nagusi.  

Bi egun hauetan, Europako hogeiren bat herrialdetatik nahiz Mexiko, Estatu Batuak, Panama edo Indiatik hurbildutako 500 parte hartzailetik gora elkartuko dira Kursaalen. Lanbide Heziketa Dualaren inguruko hainbat esperientzia ezagutuko dituzte bertan, erakundeen eremutik azalduak batzuk, prestakuntza mota honetan parte hartzen duten ikasleen zein enpresen ikuspuntutik kontatuak beste batzuk. Jorge Arévalo Lanbide Heziketako sailburuordeak Euskadin ezarri den eta emaitza bikainak ematen ari den Lanbide Heziketa Dualaren eredua azalduko du.

Lanbide Heziketa Dualarekin batera, jardunaldi hauetan beste zenbait gai ere jorratuko dira, Lanbide Heziketako ekintzailetza edo motibazioa, kasu. Horrez gain, Euskadiko Lanbide Heziketak azken urteotan egin duen ibilbidea azalduko du, azpimarra jarriz bereziki, Enpresa Txiki eta Ertainentzako berrikuntza aplikatuan, ikaskuntzako metodologia aktiboetan, garapen jasangarrian edo berrikuntza-errutinetan. 

Lanbide Heziketa Dualaren bilakaera Euskadin

Irekiera hitzaldian, Euskadiko Lanbide Heziketa Dualak azken urteotan izan duen bilakaera positiboa nabarmendu du Cristina Uriarte sailburuak, ikasleen, enpresen nahiz ikastetxeen parte hartzeari dagokionez. Era berean, heziketa mota honek ematen duen lan munduko txertatze-tasa bikaina ere azpimarratu du.

2012-2013 ikasturtean programa honetan parte hartzen zuten ikasleak 124 baziren, 1.804 ikasle dira 2017-2018 ikasturte honetan. Iazko 2016-2017 ikasturtearekin alderatuta berriz, %48 egin du gora aurten Lanbide Heziketa Dualean ari diren ikasleen kopuruak.

Bilakaera esanguratsua izan da parte hartzen duten enpresen kopuruan ere. Hasieran (2012-2013) 95 enpresa baziren, 1.023 dira egun. Iazko ikasturtetik hona %38 hazi da programan parte hartzen ari diren enpresen kopurua.  

Parte hartzearen bilakaera Euskadiko Lanbide Heziketa Dualean

Ikasturtea

Ikastetxeak

Ikasleak

Enpresak

2012-2013

27

124

95

2013-2014

44

238

176

2014-2015

58

402

311

2015-2016

71

759

475

2016-2017

84

1218

739

2017-2018

97

1804

1023

 

Euskadin, Lanbide Heziketa Duala amaitzen duten ikasleen %81,73k –dela 2 urteko planetan, dela 3 urtekoetan- lan kontratua sinatzen dute prestakuntza amaitu eta hurrengo egunean. Lan munduko txertatze tasa hori bat dator ikasle, enpresa zein ikastetxeei egin zaien inkestak utzi dituen emaitzekin.

 

       LH Dualaz balorazio orokorra (ikasle, enpresa + ikastetxeak)…….  8,5 puntu

 

Euskadiko Lanbide Heziketa Dualaz gogobetetze inkesta

Hona hemen, programan parte hartu duten ikasle, enpresa zein ikastetxeei egin zaien inkestan jaso diren galderetako zenbait:

 

Ikasleei inkesta

ü  Enpresan burutu dudan lanak harreman estua du heziketa zikloko edukiekin.…………………………………………………………………… Bai %80

ü  Ikastetxeko tutoreak enpresako nire jarduna orientatu du, eta jarraipena egin dio........................................................................................................ Bai %80,6

ü  Enpresako irakasleak enpresako nire jarduna antolatu du, eta jarraipena egin dio…………………………………………………………………………… Bai  %80

ü  Lanbide Heziketa Dualean izan duzun esperientziaz, zein da zure balorazio orokorra?......................................................................................................  8,4

 

Enpresei inkesta

ü  Enpresan egin duen egonaldian ikasleak izan duen ikaskuntzaz zein balorazio egiten duzu?....................................................................................................8,5

ü  Enpresan egin duen egonaldian, ikasleak lan emankor eta eraginkorra burutu duela uste duzu? ………………………………………………………………… 8,68

ü  Lanbide Heziketa Dualaz, zein balorazio orokor duzu? ………………………8,8

ü  Hurrengo deialdia, onartuko zenuke berriro Lanbide Heziketa Dualeko ikasle bat izatea? ………………………………………………………………….Bai  %95,3

 

Ikastetxeei inkesta

ü  Programaren tutoretza egiteko jaso dudan prestakuntza nahikoa/egokia izan da, ikastetxean nahiz enpresan moduluak antolatzeko……………...   Bai    %72

ü  Balora ezazu enpresako irakaslearekin izandako harreman eta komunikazio maila………………………………………………………………………..  Bai    %82

ü  Zein balorazio egiten duzu Lanbide Heziketa Dualaren programan izan duzun esperientziaz? …………………………………………………………………..…8,2

 

*EAfA. Euopean Alliance for Apprenticeships

Ikaskuntzarako Itun Europarrak (AEfA) plataforma bakarrean biltzen ditu Europako gobernuak –Batasuneko kide diren estatutakoek zein eskualdeetakoak- eta gainerako funtsezko eragile batzuk, hala nola, enpresak, eragile sozialak, merkataritza ganbarak, hezkuntza eta  lanbide heziketa ikastetxeak, gazteriaren ordezkariak edo “think tank” deiturikoak (ideia laborategiak).

Euskadi izan zen, 2014ko martxoan, Europako Batzordearen ekimen honetan parte hartzen lehen eskualdea. Euskadiko Lanbide Heziketa ereduarentzat beste aitormen garrantzitsu bat izan zen hau, izan ere, AEfAn sartu baino lehentxeago, Batzordeak Europako praktika onen erreferentzia gisa hartu baitzuen euskal Lanbide Heziketa.

2013ko uztailean sortua, esperientziak partekatu eta praktika onenetatik ikasteko plataforma da EAfA. Gazteen arteko langabeziaren aurkako lanean dihardu, EBean ikasleen prestakuntzaren kalitatea eta eskaintza hobetuz, betiere enplegua eta hezkuntza arloetan funtsezko gertatzen diren eragileekin lankidetzan. AEfA-k zehazten du zeintzuk diren EBren baitan ondoen ari diren Lanbide Heziketa sistemak, ondoren Estatu kide bakoitzean konponbiderik egokienak ezartzeko. 

Egun, aliantza honek Estatu kideetako gobernuek harturiko 35 konpromiso zehatz jasotzen ditu, eta gainerako kideek harturiko beste 219 konpromiso ere bai (enpresenak, eskualdeetako gobernuenak, eragile sozialenak edo Lanbide Heziketako ikastetxeenak). Guztien artean, 2013tik hona, 700.000 plaza eskaini dituzte ikaskuntzarako, formaziorako eta lehen enplegutarako. 

Euskal kide berriak AEfAn

Nazioarteko Jardunaldi hauen karietara, beste bi euskal kide batu dira Ikaskuntzarako Itun Europarrera, gaur goizean bertan sarrera sinatu ondoren. Confebask eta Mondragon taldea dira. Lehena, Confebask, 2017-2020 aldian zehar 14.000 ikaskuntza plaza eskaintzeko konpromisoa hartuta sartu da. Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan beteko du konpromiso hori. Besteak, Mondragon taldeak, aldi horretan zehar urteko 100 ikaskuntza plaza eskaintzeko konpromisoa hartu du. Euskadiko bi kide berriekin batera, beste 9 eragile europar ere gaur sartu dira itunean, Frantzia, Irlanda, Kroazia, Letonia eta Danimarkakoak.