Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Argitalpen-data: 2017/05/29

Kultura Ondarea Saria 2017 irabazi duten ikastetxeak

Eusko Jaurlaritzak Euskal Kultura Ondarearen ezagutzaren zabalpena bultzatzekko sustatzen duen Kultura Ondarea Sariaren balorazio-batzordeak erabaki du 2017ko irabazleak hiru ikastetxe hauek direla:

  • San Jose FloreagaSalestar Ikastetxea: Berdinean desberdin
  • Oianguren BHI: Daukagun Bakarra?
  • Lauaxeta Ikastola: Amari eginiko zorrak ez dira inoiz ordaintzen

Batzorde hau osatzen dute:

  • Imanol Agote Alberro jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.
  • Lucia Torrealday Berrueko andrea, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria.
  • Francisco Etxeberria Gabilondo jauna, Aranzadi Zientzi Elkarteko kidea.
  • Agustín Azkarate Garai-Olaun jauna, EHUko katedraduna.
  • Maite Iturbe Mendialdua andrea, EITBko zuzendari nagusia.
  • Amaia Goikoetxea Marqués andrea, Kultura Ondarearen teknikoa.

Kultura Ondarea Sariaren helburua da saritzea Euskal Kultura Ondarearen ezagutza zabaltzen hobekien laguntzen duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailetako, Batxilergoko lehenengo mailako eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako lehenengo mailako ikasleak. 

Kultura Ondarea sariaren helburua da ekimena, berrikuntza, ekintzailetza-gaitasuna, sormena eta gizarte-garapena bultzatzea hezkuntza-alorreko eremu guztietan, Euskal Kultura Ondare materialaren zein ez-materialaren forma guztiak ezagutuz eta horiei balioa emanez. Zehazki: 

a) Kultura berritzailea eta Euskal Kultura Ondarearen gaineko ezagutza ikertu, berreskuratu eta eraikitzeko esfortzuaren aintzatespena bultzatzea. 

b) Euskal Kultura Ondarea ezagutzera ematea, euskal hezkuntza-sistematik eta euskal hezkuntza-sistemarako. 

c) Hezkuntza alorrean ekimen berritzaileak martxan jartzea bultzatzea. 

d) Euskal Kultura Ondareari atxikitako ezagutzaren balorazioan eta eraikuntzan gazteek duten papera aitortzea.

e) Gazteen artean tresna teknologikoen erabilera sustatzea jabari publikoko kultura- eta hezkuntza-edukiak sortzeko