Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2017ko diru-laguntzen plan estrategikoa onartu du (Gobernu Bilera 2017-05-09)

logoconsejo.jpg

2017.eko maiatzak 09

Guztira 72.630.109 euro bideratuko dira 52 diru-laguntza lerroetara 

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak gaurko Gobernu Batzordera eraman du Sailaren 2017ko Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onartzen duen agindua. Plan honek bakarrik jasotzen ditu diru-laguntza lerroak, beraz, ez ditu jasotzen ez diru-laguntza izendunak ezta zuzenak ere. Guztira, 72.630.109 euro bideratuko dira 52 diru-laguntza lerrotara.

Planak jasotzen dituen 52 lerro horietatik, 30 Kultura Sailburuordetzak kudeatuko ditu. Horrez gain, Etxepare Euskal Institutuak 8 deialdi bultzatuko ditu, Hizkuntza Politika Sailburuordetzak, 6; HABEk, 4; Jarduera Fisiko eta Kirol Zuzendaritzak, 3; eta Basque Team Fundazioak beste bat sustatuko du.

Plana egitearen helburua Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluko 1. zenbakiak jasotzen duena betetzea da. Diru-laguntza hauen nondik norakoak www.euskadi.eus web gunean kontsultatu ahal izango dira.