Kanadako embakadoreak bimep-itsas energien ikerketa zentroa bisitatu du

embajador_canada_01.jpg

2017.eko ekainak 22

Kanadako enbaxadore Matthew Levi eta Komertzial gaietarako kontseilaria Karen Kennedy-k  BiMEPen (Biscay Marine Energy Platform) instalazioa bisitatu dute Armintzan, itsas energia bihurtzeko gailuak probatzeko eta erakusteko azpiegitura bat dena. Bertan Javier Zarraonandia Industria sailburuordea, Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia eta Ainhoa Ondarzabal Nazioartekotzeko zuzendaria ere izan dira. Bisitan bertatik bertara itsas eremuan probatzen ari diren gailuak ikusteko aukera izan dute. Beste batzuen artean, TRIAXYS izeneko buiaren funtzionamendua; puntako teknologia duen doitasun handiko buia horrek olatu direkzionalak neurtzen ditu zehaztasunez eta AXYS kanadiar enpresak fabrikatu du. Tresna hori, hain zuzen, OCEANTEC enpresa euskaldunaren MARMOK-A-5 deritzon olatuen kaptadorearen aurrean dago, eta bihurgailu horren errendimenduaren ezaugarriak hobeto aztertzea ahalbidetuko du.