Jon Redondo Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendaria Donostiako Klasikoaren aurkezpenean izan da
2017.eko uztailak 19
Jon Redondo Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendaria Donostiako Klasikoaren 37. edizioaren aurkezpenean izan da gaur, Donostian. Lasterketaren irteera Hernani kalean izango da 11:27-tan eta helmuga Bulevarrean izango da, 17:15 eta 18:00 artean. Aurtengo edizioko ibilbideak 231 kilometro eta zortzi mendi gain izango ditu: lehenengo mailako bi, bigarren mailako lau eta hirugarren mailako bat.
Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendaritzak proba hau diruz laguntzen du.
Lasterketaren informazio guztia, esteka honetan.