Jaurlaritzak erabakia txalotu du Arabako Errioxako ardoak bereizteko aurrera pausoa delako

riojaalavesa.jpg

2017.eko abuztuak 11

EJren balorazioa, zonako eta udalerriko ardoen izendapenerako DOC RIOJA jatorri deituraren barruan hartutako erabakiaren inguruan

  • Eusko Jaurlaritzak balorazio positiboa egin du zonako eta udalerriko ardoak izendatzeko DOC RIOJA jatorri-deiturako kontseiluan hartutako erabakiaren inguruan. 
  • Historikoki sektoreak aldarrikatu duen moduan, Arabako Errioxako ardoak posizionatzeko aukera berriak zabalduko dira
  • Sektoretik jasotako proposamenak eta ekimenak kontuan hartuz, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko mahastizaintzako eta ardogintzako sektorearen interesak defendatzen jarraituko du.

DOC Rioja jatorri-deituraren Kontseilu Erregulatzaileak gaur egindako osoko bilkuran, 2017ko uztatik aurrera ardoen kategorizazio berria ezartzea onartu da, zonako eta udalerriko ardoak bereiziz.

Gero eta mundu globalizatuago eta estandarizatuago batean, toki bakoitzeko ardoen tipikotasuna eta kalitatea mantentzen ahalegintzen diren mahastizaintzako eta ardogintzako zonei balio erantsia ematea lehentasunezkoa iruditzen zaigu. Izan ere, zona bakoitzeko eta bertako mahastietako baldintza naturalak erabakigarriak dira ardoei nortasuna eta kalitatea emateko.

Hatutako erabakien aurrean, Eusko Jaurlaritzak honako hau adierazi nahi du:

  1. Arabako Errioxa aspalditik egiten ari zen eskaera gaur bete da, eta DOC Rioja jatorri-deituraren barruan egoera berri baterako aukera zabaltzen da, bertan, bereizte erreal eta adostuko prozesua hasteko baldintza egokiak ematen baitira.
  1. konpromisoan oinarrituta, DOC Rioja jatorri-deituraren barruan Arabako ardoen kokapena eta bereiztea hobetzeko eta aurrera egiteko eskaera luzatzen die alde guztiei.
  1. Bereizte argiagoa eta zehatzagoa eginez gero, Arabako Errioxaren mahastizaintzako eta ardogintzako sektorearen lehiakortasuna hobetuko da, lurraldearen indarberritzea sustatuko da, eta inguruari eta pertsonei lotutako sektore baten etorkizuna bermatuko da.
  1. Eusko Jaurlaritzaren ildo estrategikoen artean daude nekazaritzako elikagaien industria garatzea, eta elikadura-katean duen lehiakortasuna sendotzea.

Horrela, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak konpromisoa berretsi du Euskadiko mahastizain eta ardogintzaren sektorearekiko, eskura dituen tresnak eta lankidetza eskainiz, orain arte moduan, kalitatea hobetzeko, ardoen sustapenerako eta merkaturatzeko, eta honen nazioartekotze prozesuetan laguntzeko.