Jaurlaritzak 2017. Urteko Estatistika Programa onartu du (Gobernu Bilera 2017-11-07)

logoconsejo.jpg

2017.eko azaroak 07

Gaur egindako bilkuran, Gobernu Kontseiluak onartu egin du EAEren urteko Programa Estatistikoari buruzko Dekretua, 2017an 2014-2017 Euskal Estatistika Planari buruzko Legea garatu eta gauzatzen duena. 

Programak bere baitan hartzen ditu Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat eta Eusko Jaurlaritzako sailen estatistika-organoak) 2017an zehar abian jarriko dituen estatistika-eragiketak eta estatistika-jarduerak.  

2017ko programak 213 eragiketa ditu; hau da, 2016rako onartutako azken programan ezarritakoak baina 3 gehiago dira, 17 eragiketei alta eta 14ri baja ematearen ondorioz. 

2017ko Programaren kostua 17,4 milioikoa da, 2016an baino % 1,1 gutxiago. Eustatek % 1,8 gehitu du gastua; eta gainerako erakundeen ordainketa % 8,4 gutxitu da. Eustati guztizko kostuaren % 73,4 dagokio. Ondoren datoz Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila (% 6,63), Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila (% 5,84), Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila (% 4,62) eta Osasun Saila (% 4,0). 

Eustat 116 eragiketen erantzulea da. Sailen araberako erantzukizunak, berriz, banaketa hau du:

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak: 27 eragiketa.
  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza: 25 eragiketa.
  • Kultura eta Hizkuntza Politika: 10 eragiketa.
  • Enplegua eta Gizarte Politikak: 9 eragiketa.
  • Osasuna: 7 eragiketa.
  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua: 6 eragiketa.
  • Ogasuna eta Ekonomia: 4 eragiketa.
  • Lana eta Justizia: 4 eragiketa.
  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa: 3 eragiketa.
  • Segurtasuna: 2 eragiketa.

Gainera, 2017ko Programan, era berean, parte-hartzaile gisa agertzen dira Lehendakaritza, Hezkuntza Saila eta hiru foru-aldundiak. 

Gaikako arloei dagokienez, aurrekontu-esleipen handiena Demografia eta gizarte-ohiturak ditu (2017ko Programaren % 15,28). Ondoren datoz Estatistika-azpiegitura arloa (% 12,28) eta Kontu Ekonomikoak (% 10,21).

Hedapen-aldizkakotasunaren arabera, 175 estatistika-eragiketa azpiegiturakoak dira; hau da, urteko aldizkakotasuna dute (101 eragiketa), edo handiagoa (74 eragiketa). 23 egoeraren araberakoak dira (urtekoa baino hedapen-aldizkakotasun txikiagoa), eta 15 unean-unekoak edo irregularrak dira.