HAZITEK 2017 programaren deialdia: 82.800.000 euro euskal enpresaren I+G jarduera sustatzeko (Gobernu Bilera 2017-10-17)

logoconsejo.jpg

2017.eko urriak 17

Eusko Jaurlaritzak % 21,8 areagotu ditu proiektu estrategikoetarako eta enpresa-proiektuetarako Hazitek programaren I+Grako laguntzak

2016an, Hazitekek 734 proiektu bultzatu zituen eta enpresen % 67k lortu zuen fakturazioa areagotzea, proiektu horiei esker

2016ko Haziteken bidez, 3,7 biderkatu zen I+Gko amaierako inbertsioa, enpresa pribatuen mobilizatuei esker

Teknologiaren arloko I+Gko programak 171,3 M eurora iritsiko dira 2017an.Hazitekez gainera, Emaitek +, Elkartek eta Berrikertu programak ere sustatzen dira, ZTBESko eragileentzat

Gobernu Kontseiluak enpresen I+Gri laguntzeko HAZITEK 2017 programaren deialdiaren bigarren fasea onartu du. Guztira, 82.800.000 euro aurreikusten ditu, ondokoei laguntzeko: 

  • Enpresei (enpresa handi eta ETE).
  • Enpresa talde eta elkarteei.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean sarturiko Zientzia-Teknologia eragileei. (OTEBak sortzeko I+Gko lehiazko proiektuentzat). 

Deialdiko 82.800.000 euroko guztizko kopuru horretatik, 40.800.000 euro lehiazko proiektuak finantzatzera bideratuko dira eta 42.000.000 euro izaera estrategikoko proiektuak finantzatzera. 

2016ko deialdia 68.000.000 eurokoa izan zen; beraz, % 21,8 areagotu da, 2016aren aldean. Finantzaketa publikoaren bidez enpresako I+G sustatzeko ahalegin handiago eta esanguratsu hori Lehendakaritzaren Berrikuntza Funtsetik RIS3ko arloen artean dauden interes-eremu partekatuetan Lankidetzako Proiektu Traktoreei ematen zaien bultzadaren ondorio da. 

Nabarmendu behar da Hazitek programa enpresa-izaerakoa dela, bereziki; izan ere, gainerakoak, nahiz eta merkatuko ikuspegia ere izan (Emaitek, Elkartek eta Berrikertu), Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (zentro teknologikoak eta IKZ-k, nagusiki) eragileen I+Gren sustapenean daude zentratuago, bai eta ikertzaileen sustapenean ere. Teknologia alorreko I+G-erako bideratuko diren programen diru laguntza 2017 urtean guztira 171,3 M eurokoa izango da.  

Hazitek 2016 programaren ebaluazioa 

  • Haziteken 2016ko deialdiaren bidez, 734 enpresari eman zitzaien laguntza, guztira, Euskadin I+G egiten duten enpresen % 46ri; enpresa txikiak dira kolektibo handiena, onuradunen kopuruaren arabera (% 51) 
  • Enpresa-programen kasuan, jasotako diru-laguntzako 1 € bakoitzeko, enpresa onuradunek 2,7€ inbertitzen dituzte; beraz, enpresa-programetan aurrekontu mobilizatua diru-laguntzen zenbatekoa halako 3,7 da. Hau da, 2016ko deialdiko 68 M euroek 252.183.837 €-ko inbertsioa mobilizatu zuten enpresa-arloko I+G jardueran. 
  • Enpresen % 67k lortu du fakturazioa areagotzea, EJren laguntza jaso duten I+G proiektuen ondorioz, eta fakturazioan izandako eragina sarriago gertatu da NETs programan parte hartu duten enpresetan (% 78) eta proiektuak Energiaren lehentasunean garatu dituztenetan (% 79). 
  • 2016ko deialdietan abiatutako I+G jardueren % 97 (ZTBES + enpresak) bost arlotan kontzentratzen da: ekoizpen eta teknologia industriala; energiaren ekoizpena, banaketa eta erabilera; garraioa, telekomunikazioak eta beste azpiegitura batzuk; giza osasunaren babesa eta hobekuntza; eta ingurumenaren kontrola eta zaintza. 
  • Fabrikazio Aurreratuko RIS3 lehentasuna gehiengoa da aurrekontuari dagokionez programa guztietan, eta ematen den diru-laguntza osoaren % 57 hartzen du.

Proiektuen balioespena bi fasetan 

HAZITEK programaren lehen urtea igarota, eta bere funtzionamendu operatiboa eta ezarritako estrategiarekiko egokitzea optimizatzeko helburuarekin, aldaketak egin dira programa sendotzeko. 

Xedea da ikusitako behar bati erantzutea: babestutako I+G proiektuetan bilatutako trakzio-eragina benetan sortuko luketen epeen barruan ebatsi ahal izatea laguntza programak. 

Horren ondorioz, bi fase ezberdinetan banatu da programa: proiektuak aukeratzekoa bata, aurrekontu-kudeaketarengandik bereizia, aipatuen aurkezpena eta ebaluazio teknikoa hartuko dituena eta onartutako proiektuen hautaketa eta jakinarazpenarekin amaituko dena. Eta, bestea, laguntzak emateko fasea, zeinak hautatuak izan eta programaren baldintza guztiak betetzen dituzten proiektuen diru-laguntza ebatsiko duen. 

Honela, onartutako proiektuen jakinarazpena aurreratu zaie onuradunei, proiektuen exekuzio-epearen hasierara bai eta abiaraztearen aurretiko egunetara ere, bilatutako sustapen-eragina lortuz proiektuetan eta beren plangintza hobetzen lagunduz ere. 

Interesdunek, 2018ko martxoaren 1a arte dute dokumentazioa aurkezteko aukera, jarraian adierazten den egoitza elektronikoaren bidez: 

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/es/ (gazteleraz)

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/eu/ (euskaraz)